Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbait salgaik, dibisak edota ondasun higiezinen merkatuek, kasu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 224. orr.
Urrearen ordez, dolarra edo beste dibisa indartsuren bat ipinita. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.
Ostiralean inoizko balio handiena hartu zuen euroak AEBetako diruarekiko, eta aste honetan 1,35 dolarreko muga gaindituko duela espero dute adituek; urriaren erdialdetik hona %10 garestitu da EBko dibisa. Berria - Ekonomia 2004-12-07
Espekulatzaileek ahal duten azkarrena ateratzen baitituzte irabaziak, aldez aurretik erositako dibisak garesti salduz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.
Truke-tasa izenekoak definitu behar dira (atzerriko dibisa bakoitzeko bertako zenbat diru unitate ordaindu behar den). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.
Dibisak zor izateak bere ekoizpen-egitura munduko merkatuko premietara egokitzera behartzen du herrialde mailegu-hartzailea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
Eta gero ere baditugu, hori dibisaz ordainduz, Hego Afrikako arnoak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 209. orr.
Truke-tasak, eskuarki, egunero finkatzen dira nazioarteko dibisa merkatuetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.
Beste herrialdeetako dibisa erreserbak salduz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.
Tobin-ek duela hogei urte baino gehiago munduan zehar egiten diren dibisa trukeak zamatuko lituzkeen zerga bat ezartzea proposatu zuen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.
Frankfurteko dibisa azokan. Berria - Ekonomia 2004-01-09
Atzerriko finantza fluxuek inbertsio, turismo, nikel esportazio eta dibisa bidalketak eta deszentralizazio neurriek eragin zuzenak izan zituzten ekonomiaren suspertzean. Berria - Mundua 2004-12-15
Dibisa-eskasiari eta inbertsio lokalaren beherakada izugarriari aurre egin behar zioten gobernuen jarrera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
[Kotoigintza] herrialdeko dibisa-iturri nagusia bihurtuko zen hamarraldi batzuetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.
Austriae Est Inperare Orbi Universo: bost bokalen perfekzioa biltzen da inperio austrohungariarraren dibisan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.
dibisa merkatuen (3); dibisa merkatuetan (8); dibisen merkatuan (4); eta dibisa (3); frankfurteko dibisa (3)