Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dibinitate (orobat dibinidade g.er.) 1 iz jainkotasuna, jainko izaera. ik dibinotasun.
Ez da jakitea ezta egia ere, ez da erreinua ezta jakituria, ez da ba ez batasuna ez dibinitatea edo ontasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.
Kabalarentzat, letra horrek En Soph delakoa adierazten du, dibinitate mugagabe, puru-purua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.
2 jainkoa.
Ordurarte dibinitate femeninoen nolakotasunak eta izenak eurak ere aldatuz. Berria - Kultura 2004-07-02
Ez zuten soilik kristauen Jainkoaz gaitzesaten, baizik eta beren panteoiko dibinitate arkanoez ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 140. orr.