Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dibidendu (orobat dibidendo g.er.) 1 iz

Maileguen gainean ordaindutako interesak eta atzerritar inbertitzaileek beren herrira eramandako dibidenduak eta mozkinak kontuan hartzen badira, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Bakearen dibidenduaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak armagintzan dihardutenekin harremana izatea galarazi nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Akzioen dibidendoen gaineko zerga kentzeaz gainera, hurrengo plana oinordekotzen gaineko zerga kentzea omen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 326. orr.

Ia 24 milioi euroren inbertsioak sustatu zituen iaz eta, aurtengo urtarrilean, akzioko 0,17 zentimoko dibidendua banatu zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

759 milioi euroko amortizazioek kaskartu dute emaitza, baina 1,75 euroko dibidendua ordaintzeko prest dira.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

Akziodunei pagatutako dibidenduak %65 handitu direla eta, aurten, akzioko 0,88 euro emango dizkiela jakinarazi dute buruek.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Gamesak iaz banatu zituen dibidendoak estreinako aldiz (0,36 euro akzio bakoitzeko), baina agintariak osagarri bat emateko aukera aztertzen ari ziren.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Banco Guipuzcoanok dibidendu osagarriak banatuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Akzio bakoitzeko 0,43 euroko dibidendo osagarria onartu du konpainiako batzar orokorrak.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

TELECINCO Espainiako telebista kateak dibidendu berezia ordainduko die akziodunei, inbertsio aukera argirik ikusten ez badu.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Dibidendu ikusgarriak Microsoften akziodunentzat.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Esku dirutan, berriz, 25 pennyko (0,378 euro) aparteko dibidendu eta beste sei pennyko (0,09 euro) dibidendu arrunta ordainduko dizkio Britainiako taldeari.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

Cementos Lemonak akzioko 0,15 euroko dibidendu gordina banatuko du urtarrilaren 3an.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Kaudimen aldetik Espainiako bigarren erakundea gara, eta, gure inbertsioen dibertsifikazioari esker, gainbalio eta dibidendu handiak eskuratu ditugu.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Zenbait enpresen dibidendu mardulak  Berria - Ekonomia   2004-01-02

3 (hitz elkartuetan)

Akziodunen artean dibidendu banaketa berezia egitea aztertzen ari da administrazio kontseilua.  Berria - Ekonomia   2004-02-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dibidendua banatuko (4); dibidendua banatuko du (4); dibidendua ordainduko (3); euroko dibidendua (10); euroko dibidendua banatuko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus