Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dibertsifikatu, dibertsifika, dibertsifikatzen (orobat dibersifikatu g. er.) 1 du ad askotariko bihurtu.

Kontuan hartu behar da beste banku zentral batzuk diru erreserbak dibertsifikatzen ari direla, dolarraren kalterako.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Petrolio gordinaren kotizazioaren beherakadak eta egongaiztasunak esportazioak dibertsifikatzeko premia larria azpimarratu baino ez dute egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Industria sozietate publiko bat sortzea, kapital pribatua eta publikoa konbinatzea eta industria politika dibertsifikatzea.  Berria - Ekonomia   2006-04-27

Ikasleei beren neurriko eskaintza egitea eta eskaintza dibertsifikatzen jarraitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Gure burua adigai-joko oso batez aske utzi behar dugu, hain zuzen jarraitasunaren gaia bakoitzak bere erara dibertsifikatzen duten adigaien jokoaz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Industri egitura eta azpiegitura gutxi dibersifikatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Besteok, bestelako baserriak baditugu, ustiategi txikiak, dibertsifikatuak, salmenta zuzena bultzatzen dutenak.  Berria - Harian   2005-05-26

Gaitasun gero eta zabalagoak eta dibertsifikatuagoak. Semiperiferiak, nahiz eta ez egon beti esportazioan espezializatua, ekoizpen-oinarri dibertsifikatuagoa izaten du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Mundu mailako edo Espainia eta Frantziako makroegitasmo kultural uniformizatzaileen aurrean, dibertsifikatuagoak diren bertako egitasmo eskuhartzaile txikiek baitute arrakasta eta etorkizuna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus