Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dibergente 1 izond gauza bi edo gehiagoz mintzatuz, elkarrengandik urruntzen doazenak.

Estalki mehe batek, putzada leun batek, dado-tiraldi isil batek, ez ote gaituen lerrarazi gureak ez ziren bide dibergente bitara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 170. orr.

Aitzitik sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.

Ez, hala ere, gudaroste dibergente, paralelo eta azkenik bat eginen pirpira, bestelako higidura helgaitzago, barrenekoago bat baizik, armada horiek nolabait iragartzen zutena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 80. orr.

Arrazen bilakaeraren ildo dibergenteak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 126. orr.

2 (adizlagun gisa)

Erdi Aroaren azken aldiko iluminazio askotan badira sakontasuna adierazten den eszenak, baina ustez irudiaren planoari buruz perpendilularrak behar zuten marrak konbergente eta ihes-puntu baterantz zuzenduta marraztu ordez dibergente marrazten direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus