Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
diatopiko izond hizkuntza-aldaerez mintzatuz, hiztunen geografia-etorkiak eragiten duena.
Baina gure artean inork apurtzen ez zuen isiltasunak garbi erakusten zuen arazoak ez zuela zerikusirik euskararen aldaera diatopiko edo diakronikoekin, ez erdararen presioak eragindako isoglosa-ezabatze tamalgarri batekin, ez euskal bokalismoaren galerarekin, ez autogorrotozko agerpen batekin, ezta mintzagaiaren auzi ia-metafisiko eta hainbeste eta hainbeste aldiz eztabaidatuarekin ere. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 13. orr.