Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diatoniko izond 1 musika-eskalez eta sistemez mintzatuz, bost tonuz eta bi tonuerdiz osatua.

Modulazio diatonikoa naturalagoa da, eta erosoagoa du bitarteen arteko distantzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Tetrakordio diatonikoak bi tonu ditu elkarren jarraian, eta hirugarren tonuerdiarekin bukaera ematen zaio tetrakordioari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

· Bestela, berriz, teatroak handiagoa izan behar baldin badu, orduan altuera lau partetan banatu behar da, hau da, hiru gelatxo-lerro markatuko dira alderik alde, bata harmonikoarentzat, bestea kromatikoarentzat eta hirugarrena diatonikoarentzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2330. orr.

• 2 (orobat diatonika g.er.) izond/iz eskusoinuez mintzatuz, sistema diatonikoko notak jotzen dituena.

Huraxe izan omen zen lehen esku-soinu modernoa, diatonikoa, geroko kromatiko eta bandoneoi guztien aitzindaria.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

Kepa Junkera bilbotar akordeoi diatoniko joile aparta.  Herria   2004-12-30

Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsulariek dute eskusoinu diatoniko joileen besta hori aurkeztu.  Herria   2005-11-03

Partitura guztiak soinu diatonikoz jotzeko eginak daude, eta herrialde bakoitzetik 15 abesti aukeratu dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-25

Soinu kromatikoa jotzen zuen, baina txikiarekin hasia zen, diatonikoarekin, etxean, aitari ikasita.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Orai berexten dira bi tresna mota, kromatikak eta diatonikak.  Herria   2003-12-11

Diatonika etorri zen Bilbora 1889 inguruan, tren bidetan ari ziren italiano langilei esker eta hemen euskaldunek izendatu zuten trikiti edo trikitixa.  Herria   2003-12-11

3 irud/hed

Autoaren itxura diatonikoak ulertarazi dizu istripu larri baten aurrean zaudetela.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus