Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diastole 1 iz bihotzaren hedapen mugimendua. ik sistole.

Ibiltari erneak noizbait antzemango dio sistole-diastoleen segida horri.     «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.

Diastole arritmikoek maitasunarekin zerikusi handia dute, berez sortzen dira, berez nekatzen zuten gizona poemak idazten zituen bitartean.  Berria - Kultura   2004-10-23

2 irud/hed

Inguruaren ezagutze eta bilatze horretan zabaltzen eta biltzen dena, sistole eta diastolearen erritmoan, bizia eta heriotza, kreazioarena da baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.

Bi hitz, amodiozko bi kolpe bezala, infinituraino errepikatuak, sistole eta diastole perfektuan!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

Itsasoaren zelai ilun bizia desagertu egingo da, begiak antzeman dezakeen espazio guztia zurituta, hila izaraz beztitzen den moduan, eta ez da itsas bihozkadarik izango gehiago, ez sistole ez diastolerik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sistole eta diastole (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus