Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diastilo iz/izond

Bost dira tenpluen altxaera-motak eta hauek dira horien izenak: piknostiloa, hau da koloma-lerro zerratuak dituena; sistiloa, tarte handixeagoarekin dauzkanak; diastiloa, tarte oraindik handiagoarekin; areostiloa, kolomarteak komeni baino irekiagoak dituena; eustiloa, tarteak egoki banatuta daudenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

Diastiloaren konposizioa, berriz, honelakoa izaten da: kolomarte-tartean hiru kolomaren diametroa sartu ahal izatea eskatzen du, adibidez Apolo eta Dianaren tenpluan bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Estilobatoen gainean kolomak egingo dira, goian esanda bezala; tenplu piknostiloa bada, piknostiloetan bezala; edo sistilo, diastilo nahiz eustiloa bada, bakoitza goian esandakoaren eta araututakoaren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Hau da eraikuntza diastiloen proportzioak finkatzeko metodoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus