Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diaspora 1 iz judu herriaren sakabanaketa.

Judueria historikoa diaspora zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.

Diasporak barreiatutako judu sefarditarrak berriz ere diaspora bidea hartu behar izan zuten, berriz ere Europan zehar non kokatu ezinik ibili judu alderraien eran.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 145. orr.

Baina kontraste horrek beste bat ispilatzen du, Diasporako juduteriari funtsezkoen zaiona, hain zuzen, "jende"en [...] artean barreiaturik, Jainkoaren deiaren eta erbesteratuaren eguneroko miseriaren arteko tirabiran tenk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Judu-diasporaren suntsitzea bere europar bizilekuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

2 sorterrritik sakabanaturiko herri edo erkidegoen zatien multzoa.

Lituaniako diaspora (3 milioi lagun) bertan bizi den herritar kopurua bezain handia da ia.  Berria - Mundua   2004-04-23

Armenian eta diasporan, 1915-1923an Turkiako Inperioko militarrek hil zituzten milioi eta erdi armeniarrak ekarri zituzten gogora atzo, genozidioa oroitzeko antolaturiko ekitaldietan.  Berria - Mundua   2004-04-25

Herrialdeko bertako merkatari-klaseen existentzia eta Txinako Itsasoaren inguruan Txinako diasporak sorturiko merkataritza-sare harrigarria izatea dira Ekialde Urrunaren ezaugarriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Oso azkar zabaldu zen pintorearen sona euskal diasporan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.

Ondorioz, euskal "diasporaren" hainbat lekutan eraiki zituzten frontoiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 115. orr.

Geldigune bakoitzean Diasporako euskaldunak juntatzen dira taldeari eta plazer handi batekin kantu bat edo bestean parte hartzen.  Herria   2003-02-27

Eusko Jaurlaritzak diasporaren parte-hartzea nahi du Ibarretxeren proposamenean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Dei bateratua egin dute 170 erakunde palestinarrek baino gehiagok, 1967an okupatutako lurraldeetan (Gaza eta Zisjordania, Jerusalem barne), 1948ko lurraldeetan (gaur egun Israel den eremuan) eta diasporan ere.  Berria - Harian   2005-11-26

'Diaspora', etxekoen kontra.  Elizen arteko biblia   Dt 6,22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus