Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maxek makina piztu, eta lehenengo diapositiba pantailan agertu zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.
Diapositiba batzuk ikusten hasi ginen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.
Adelak diapositibak botatzeko aparatua piztu berria zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.
Behin, diapositibak jartzen ari zela, gela ilun zegoen eta gure aitak zigarro bat piztua ikusi zuen iluntasunaren erdian. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.
Nork demontre nahiko ote zituen banda biribileko magnetofono haiek, diapositibak ikusteko tresna haiek, koktelak nahasteko ontzi haiek. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.
Irudia azkar desagertu zen, beste bat etorri zen, pasatzen diren diapositibak bailiren, estuarioan zen berriz ere. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 268. orr.
Diapositiben edo argazkien bidez ere eman izan dizkigute gaiak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 91. orr.
Ez ahal nintzaizun, behintzat, oporretatik bueltan diapositibak edo bideoa erakusten dizkizun ahaide edo lagun hori bezain astun aspergarri portatuko! Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 84. orr.
Diapositiben pantailaren kordoiari tiratzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.
Seigarren, zazpigarren eta zortzigarren ikasturteetan segidan jarri ziguten diapositiba-sorta bera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 211. orr.
Hitzaurre moduko bat besterik ez zen hura, diapositiba-gelako iluntasuna aprobetxatuta jolasean eta txorakerietan ari ginen bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 211. orr.
Diapositiba-proiektore bat, proiektatzen ari den bitartean, bera ere mugitzen baldin bada, hark proiektatutako irudia mugikorra izango da, baina ez du izango berezko mugimendurik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.
Horregatik geratu dira apur bat zapuztuta pelikularik ez baina diapositiba-saio bat eskainiko dietela jakindakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 79. orr.
Argazki markoak erabiliko zituen erakusleihoan diapositiba markoak balira bezala. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 167. orr.
diapositiba bat (4); eta diapositiba (3)