Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diana1 1 iz tiro helburu baten erdigunea.

Hantxe zeuden zeru grisa, mendi berdea, diana zuri eta beltza, sukalde atariko txolarre arreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Zintzilik, diana bat, bere zirkulu kontzentrikoekin, koloreak higatu samar jaurtialdi askoren arrastoengatik.     «Kuskue tanden», 2004 - 35. orr.

Hartu ditu hiru dardoak eta mahai aurrean jarri da, dianaren parez pare.     «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.

Letra handi-handitan idatzi du, eta diana itxurako lardaskeria batean izena sartu gura izan du.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 109. orr.

Artean, PPk ezker abertzalea «dianan jarri» zuela salatu zuen Batasuneko mahaikideak.  Berria - Harian   2005-06-16

2 irud/hed

Adituek ezagutza teknikoan oinarriturik botatzen zituzten beren aurreikuspenak; eta kazetariek, berriz, dardoak, Wall Street burtsako baloreez osaturiko itu edo diana berezi bati.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus