Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diametro iz lerro zuzena, zirkunferentzia edo esfera baten zentrotik igaroz haren bi puntu batzen dituena.

Zirkuluak bere baitan hartzen duen zuzenkirik luzeena da diametroa, luzera osoan zeharkatzen baitu zirkulua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 39. orr.

Brontzezko hamar ur-ontzi ere egin zituen, orga bakoitzerako bana; bina metroko diametroa zuten, eta mila eta seiehuna litro ur hartzen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,38

Begia globo bat da, ia esferikoa, bi zentimetro eta erdi inguruko diametroa duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Hire aitak diametroa kalkulatu zian, gutxi gorabehera, eta pi 3,14 eta gainerako guztiarekin egin zian kalkulua.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 37. orr.

Xafla horiek elkargainka antolaturik daude, erdian zirkulu formako irekidura bat uzteko moduan, irekidura horren diametroa doitu ahal izateko objektiboaren tutuan kokaturiko uztai baten bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Kolomarteak handitzen joaten diren neurrian, fustearen diametroa ere neurri berean handitu beharko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

Ardatz biribilaren diametroa gakoak duen neurrikoa izango da, baina larakoek 1/16 gutxiago izango dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

Hodi ñimiño batzuk dira osteonak, 15 mm luze eta 0,25 mm zabal diametroan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus