Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dialogo 1 (ETCn 578 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian elkarrizketa agertzen da) iz elkarrizketa.

Alferrik da, ordea, dialogoa komunikabideen erakusleihoan egin nahi izatea: Setien, Arzalluz, Otegi eta Patapalo maila bereko deabru egin dituzten komunikabideetan ez dago elkarrizketarik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.

Badakik puristek beti esaten dutela elkarrizketa ugarirekin ez dagoela prosa narratibo onik, dialogoak antzertirako utzi behar direla.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 83. orr.

Edozein filmek balio dit lokartzeko, nahikoa dut dialogoak entzutea ezer ulertu gabe ere.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Oturuntza dialogoan (haren obra ederrena beharbada) hauxe dio Platonek -hobeki erraiteko Sokratesek-, [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Fedro dialogoko pasarte batean (274c-277a), Teuth eta Tamusen mitoa kontatu zuen Platonek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Osterantzean, Foroak ikusten zuen proposatutako dialogo prozesua oso burokratizatuta zegoela bost interes-talderen artean, honakoak baitziren: langile sindikatuak, GKEak, herri indigenak, nekazarien sindikatuak eta multinazionalak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus