Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur egun, giltzurruneko arazo larriak dituztenek badute aringarri bat: dialisia. Berria - Gaiak 2004-07-02
Bere helburuak hobeto bete dituen tresna da giltzurrun artifiziala, dialisi delako prozesu kimiko sinple eta fidagarriak erakusten duenez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.
Pozoitze-kasuek konponbide ona dute askotan, dialisiaren bitartez substantzia toxikoak kanporatu eta odola garbitzen baita. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.
Geroztik, egunean lau ordu pasatzen zituen gizon honek ospitalean, dialisia egiten. Berria - Gaiak 2004-10-21
Likido biologiko batean, odolean esaterako, dauden ezpurutasunak mikroporozko mintz batetik iragazarazteko teknika da dialisia. Berria - Gaiak 2004-07-02
Gaixoaren odola dabil mintzaren alde batean, eta dialisi-fluidoak beste aldean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.
Dialisi-denboran lo egin dezake gaixoak. ezin da egin milioi bat dialisi-unitate eta berrogeita zortzi kilometro hodi ukabilaren tamainako makina batean sartzeko bezain dialisi-mintz fin eta sendorik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.