Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dialektikoki adlag era dialektikoan.

Beraz, elkarri dialektikoki kontrajarritako judizioak biak izan daitezke faltsuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 193. orr.

Subjektuak topatzen dituen irudiek dialektikoki elikatzen dute haren iruditeria: irudi horiei esker subjektuak identifikazioen eta objektuen erregistroa jokarazten du, baina, alderantziz, ezin ditu irudi horiek atzeman lehendik eginik dituen identifikazioen bidez ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

Forma horiek [...] mugatuak direlako, beren baitan oposizioak eta kontraesanak pairatzen dituzte, ez dira arrazoizkotasun osokoak, eta arrazoimenak dialektikoki gainditu egiten ditu denak banan-banan, sintesi razional betegineraino iristeko noizbait.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Fullaondok esan zuenez, «ideologia jakin bat dialektikoki defendatzeagatik» utzi nahi du PSOEk HZ legetik kanpo.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Dialektikoki bada ere, gure biltzarraren azkeneko diskurtsoan esan nuena baieztatzen du: Aralarrek lortu ditu bere helburuak bi bidetatik: bata eginez, eta bestea eraginez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus