Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskola dialektiko zaharren jolasen artean zegoen galdekizun hau ere: bola bat zulo batetik ezin bada pasa, zer esan behar da, bola handiegia dela edo zuloa txikiegia dela? Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.
Baina borroka dialektiko batean ari ginenez, zalantza hori aitortu beharrean, beste galdera batekin jo nuen erasora: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 243. orr.
Nire erantzunaren zain jarraitzen zuen besteak, kopa ahora astiro eramanez, lehia dialektikoa irabazi zuelakoan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.
Kritika dialektiko eta komunikatibo bikainak daude, esan gabe doa, eta eleberri dialektiko apartak: Lisboaren setioaren historia. Nia ez da elementu estatikoa, elementu dialektikoa baizik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.
Txillardegi egundo ez da dialektikoa izan, ezta komunikatiboa ere, baizik humanista tragiko bat. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.
Bordaren metodoa ez da dialektikoa, baizik mistiko ezkertiarra. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 36. orr.
Bi atal nagusietan zatituko dugu Dialektika: lehenak, arrazoimen hutsaren adigai transzendenteez, bigarrenak, arrazoimen hutsaren arrazomen-inferentzia transzendente eta dialektikoez jardungo du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 143. orr.
Antinomia konponezinetan korapilaturik amaitzen du, "begitazio metafisikoen" kontraesan dialektikoetan bere buruari kontraesanez, pasatua duelako bere ahal eta baliabideen esparrua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.
Beti aitzakia bera ipintzen zion genetikari: materialismo dialektikoarekin bateraezina izatea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Hori da materialismo dialektikoaren apaiz berriek diotena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.
Ateraldiekin lotu beharra dago inolaz ere bertsolarien gaitasun dialektikoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.
Irudikapenezko arteak izadia imitatzen du, eta imitazio horrek plazerra ematen digu: baina, alderantziz, eta ia modu dialektikoan, arteak eragina du "izadian", edo izadia ikusteko dugun moduan, gutxienez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Dialektiko zorrotza bada ere, aurkezten du tesia, aurkezten du antitesia, baina nekatuegi gelditzen da sintesiraino iristeko, edo ahantzi egiten zaio. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.
Platonek jadanik kritikatu zuen Eleatar Zenon dialektiko sotila bera sofista gaiztotzat joz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 192. orr.
Tradizio marxistaren ikuspegi dialektiko-estrukturalean oinarrituriko bulgarizazioan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.
inferentzia dialektiko (5); inferentzia dialektikoen (3); itxura dialektiko (4); itxura dialektikoaren (4); materialismo dialektikoaren (3)