Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sokratesek dialektika azkartu zuen, solaskideen kontraesanak erakutsiz, batik bat berak "soilik ezer ez dakidala dakit" erabilitako esaldia zela eta. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.
Unibertsalaren eta partikularraren arteko dialektikan jarri izan ohi dira sarritan euskaldunena bezalako herri txikien dilemak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.
Nik ere erreformistarena egin dut, dialektikaren gozamenagatik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 48. orr.
Filosofiaren gainontzeko atalei buruz baino gehiago dakit nik dialektikaz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 52. orr.
Dialektikak irakatsi zidan arestian aipatutako proposizioak egiazkoak direla. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 52. orr.
Egia esateko, Mendebaldea-Ekialdea dialektika bizirik da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 288. orr.
Diru premiaren eta kirol arloaren arteko dialektika horretan, erraza da kontraesanean erortzea. Berria - Kirola 2006-01-18
Legearen eta justiziaren arteko dialektikak Kieslowskiren zinema zipriztindu zuen. Berria - Kultura 2006-03-15
Hala ere, Serrano Izkoren hau, izatekotan, dialektikaren apologia da, ez dogmatismoarena. Berria - Kultura 2004-10-23
Dialektika gaizto hori eraginkorra izan da oso istorio faltsu bat eraikitzeko. Berria - Mundua 2006-05-02
Kantek Dialektikaz itxuraren Logika ulertzen du, eta itxura honen aurkikuntza, kritika eta gaindipena dira Dialektika transzendentalaren egitekoak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.
Pistolen dialektika erakargarriagoa zitzaiola, egunkarietako lehen orrialdean deskubritu zenuen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 301. orr.
arteko dialektika (10); arteko dialektikak (4); bere dialektika (4); dialektika eta (5); dialektika horretan (3); dialektika transzendentala (9); dialektika transzendentalaren (11); dialektika transzendentalaren bigarren (4); dialektika transzendentalaren lehen (4); dialektika transzendentalean (4); dialektikak irakatsi (3); edo dialektika (3); eta dialektika (3)