Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dial 1 iz irrati hargailu baten eskala, irrati igorgailuak hautatzeko balio duena.

Paris, Praga, Budapest irakurri zuen diala mugitu ahala, Ici Radio France Internationale... Udalak berak badu irrati bat, eta 93.7 dialean eta Internetez www.pamplona.es helbidean entzun daiteke.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 209. orr.

Bonnie Tyler-ek dialeko 102an I really need you tonight oihu egiten dit burkoaren azpitik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.

Irrati baten dialari eragiterakoan ateratzen diren hotsak iruditu zitzaizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 194. orr.

Irratia piztu, eta dialari eragin nion atzera eta aurrera, harik eta musika klasikoa bakarrik emititzen zuen irrati bat aurkitu nuen arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Hamaikak paseak ziren eta hatza dialean jarrita -egunak aurrera eta atzera pasarazteko ahalmena duela dirudien dialarekin kontuz- irratiari adi zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

EHNEko bozeramailearen ahots ezaguna entzun duenean gelditu du diala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 150. orr.

Antifrankistek dialean bilatzen zuten beste frekuentzia bat Radio Paris zen.  Berria - Kultura   2004-02-28

Diala gora eta behera hasi nintzen mugitzen: denetan kontu bera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 122. orr.

Adineko jendeak ez zuen ohiturarik irratiko diala batetik bestera dantzatzeko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 103. orr.

Diala beti bere hartan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 103. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kurt sukalde ondoko gelatik itzuli zenean, ez zen gehiago dial-hotsik entzun.· Haren hotsak ez zuen, ordea, guztiz estaltzen atzera-aurrera zebilen irrati-dial batena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta dialari eragin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus