Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diakritiko 1 iz letrez mintzatuz, bereizgarri gisa ezartzen zaion ikur edo marka.

Transkripzioan apostrofo biribilduaren itxurako diakritikoa gehitzen zaio herskari arrunten ikurrari.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

Ingelesez ez dago diakritikorik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 64. orr.

Ahoskabetasuna adierazteko, diakritikoetara jo behar da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.

Artikuluaren izenburua diakritikoen artean edo batere gabe idatz dezakezu (gure adibideetan izenburuak hutsik ageri dira, praktikoagoa baita), baina inoiz ez letra etzanez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 375. orr.

2 (izenondo gisa) bereizgarria dena.

Bestetik, hizkuntza guztietan erabiltzeko balioko lukeen alfabeto batek ikur diakritikoez oztopatua azaltzeko arriskua izango luke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Tilderik ez düe frantses idazmaxinek, bena ordezkatzen ahal da tilet hegaldünaz, galdor diakritikoaz, hots «accent circonflexe» delakoaz.  Herria   2002-10-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus