Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diagonal 1 iz poligono batean, hurrenez hurreneko ez diren bi erpin biltzen dituen lerro zuzena.

Aldea 1 duen karratuaren diagonala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.

Hona jakingarri nagusia: karratua 2 duen zenbaki bat da diagonalaren luzera!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Diagonal horren neurria ematen zaio atrioaren luzerari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2830. orr.

· Eta plazaren diagonala zeharkaturik, Abenidaren kale-ahoan barrendu zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 47. orr.

2 izond poligono batean, hurrenez hurreneko ez diren bi erpin biltzen dituena.

Luzean eta zabalean 10 oin dituen karratu horretan, lerro diagonal bat egingo da angelu batetik bestera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

Ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera, goitik behera zein behetik gora, are lerro diagonal bati jarraiki ere, irakurketak hurrentasunean du oinarri sendoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 127. orr.

· Uztartze erdiak presioa egiteko, eta baita hegalek ere, jaurtiketa diagonalak egiteko.  Berria - Kirola   2004-01-25

Axedreza hausten duen bakarra Manhattango irla alderik alde zehartzen duen Broadway diagonala da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 94. orr.

3 diagonalean adlag

Lauki bat diagonalean mozten duten bi hirukiak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 291. orr.

Hogeita Hamargarren Errepidearen bila ari gara; errepide hori zeharka-meharka doa diagonalean ipar mendebalderantz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.

Nire gela erakutsi dit: ohe handia dauka, bakarrik lo eginez gero diagonalean lo egin dezakezun horietako bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Diagonalean zeharkatu zuen gela, bien artetik pasatuz.     «Kuskue tanden», 2004 - 10. orr.

Ezpondatik elkarrekin jaitsi eta ibai ondoko larrea diagonalean zeharkatu bezain laster sastrakara jo dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 49. orr.

-Harry, mugitu diagonalean lau laukitxo eskuinera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diagonal horren (3); diagonala eta aldea (4); haren diagonala (3); karratuaren diagonala (3); lerro diagonal (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus