Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilabete geroago, dibortzio-ebazpena iritsi baino askoz lehenago, minbizia diagnostikatu zidaten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.
Hiru urte zituenean, neurologo batengana eraman zuten Temple, eta hark autismoa diagnostikatu zion neskari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.
Medikuak silikosia diagnostikatu eta lanerako ezgauza izendatu zuten arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.
Gaitza lehenbailehen diagnostikatzea urrats garrantzitsua dela diote, garunak kalte txikia badu, errehabilitazioa are errazagoa izaten delako. Berria - Harian 2005-07-03
Seinale horiek, askotan, baliagarriak gertatzen dira gaixotasunak ikertzeko eta diagnostikatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 69. orr.
Hau da benetako sendabidea zuzen diagnostikaturiko gaitzarentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 27. orr.
Sendagileak sarritan gaixo txarrak izaten dira; beren burua diagnostikatzen dute, eta beren kabuz sendagaiak hartzen dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Eskola horren sortzaileak Gizarte Sinikoak pairatzen zuen gizarte-gaitza tradiziozko errito eta praktikekiko axolagabekeriak eragina zela diagnostikatu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.
Hilketa batek, halakotzat ezagutua izateko, esku jakin bat behar du, eta kausa bat, arrazoi argi bat edo pasio itsu bat, edo eromen diagnostikatu bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.
Gaur egun ziur dakigu gure alabaren heriotza ez zuela suge-pozoiak eragin [...]; heriotza burezur-basearen haustura ez-diagnostikatuaren ondorio izan zen, compressio cerebri, ezponda txiki hartan izandako erorikoak eragina. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.
autismoa diagnostikatu (3); bat diagnostikatu (3); diagnostikatu eta (3); diagnostikatu zion (3); diagnostikatu zioten (14); diagnostikatu zuten (3); diagnostikatzeko aukera (3); diagnostikatzeko sistema (4); diagnostikatzen dira (6); gaitza diagnostikatzeko (3); gaitzak diagnostikatzeko (5); gaixotasuna diagnostikatzeko (3); kasu diagnostikatzen dira (3); minbizia diagnostikatu (5)