Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diafragma 1 iz bularra eta sabelaldea bereizten dituen gihar luze zapala.

Diafragmaren jaisteak sarrarazten du airea biriketara; barrunbe torazikoaren eta abdomenaren artean dagoen ehunmihise bat da diafragma.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Mekanismo automatiko bat abiarazten baita, arnasarik ez hartzeko nahi kontzientea baino indartsuagoa, saihets, diafragma eta biriketako muskuluak mugiarazten dituena aire garbia sar dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Gorputzeko muskuluetariko askok, hala nola hesteetakoek, maskurikoek edo diafragmak, isil-isilik egiten dute beren lana, ahalegin kontzienterik gabe. sabel aldean kolpe izugarria jaso zuen, heste meharra zauritu eta hainbat saihets eta diafragma hautsi zitzaizkion.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.

2 argazki kameran, zenbat argi sartu kontrolatzen duen irekidura.

Metalezko xaflaz egindako gailu bat da diafragma.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Kamera sinpleetan, nahikoa da obturadorea, baina argazkilariak ahalbide gehiago izango du diafragma bat jartzen bazaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Kameraren diafragmak begiko irisa imitatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

Linternaren laguntzaz azaldu zizkion diafragmaren zabalerari eta esposizio denborari buruzko zertzeladak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

3 umetokiaren lepoan, esperma sar ez dadin, ezartzen den disko modukoa, mehe eta malgua.

Antisorgailu bezala baginaren hondoan ipini behar nuen diafragma bat eta gel espermizidaz betetako botilatxo pare bat eman zizkidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 79. orr.

Honeyk kendu egin zuen diafragma, eta han abiatu ziren biak gauero-gauero familia bat sortzeko zereginean saiatzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 327. orr.

4 bi barrunbe bereizteko mintza edo trenkada.

Poliuretano erdizurrunez egindako bi bentrikulu ditu bihotz artifizialak eta poliuretanozko lau diafragma malgu, odol-ganbara eta aire-ganbara bereizteko.  Berria - Gaiak   2004-10-20

5 (hitz elkartuetan)

Erregai-ponpa diafragma-ponpa bat izan ohi da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Haurtzaroko polioaren ondorioz, alde batean ez zuen diafragma-mugimendurik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

· Iris-diafragma batek kontrolatzen du objektiboaren irekiera; hark erabakitzen du zenbaterainoko eremua utziko zaion argiari objektibotik zehar filmera iristeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diafragma eta (3); eta diafragma (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus