Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diadema 1 iz koroa erdiaren itxura duen apaingarria.

Emakume taldeak ere ageri ziren, berriketan, bularraldea urre koloreko xaflez apaindua eta burua igitai-ilargiaren itxurako diadema altxatu batez koroatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Arbasoen izen ospetsuak zeramatzan harribitxien lau erreskadatan zizelkatuak eta zure handitasunaren ezaugarria zuen buruko diademan.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,24

Eraztuna sudurrean, belarritakoak eta diadema zoragarria buruan.  Elizen arteko biblia   Ez 16,12

Ilean diadema bat zeukan, bitxilore txiki-txiki batekin, eta, musu eman zidanean, kizkur batek kilima egin zidan belarrian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Janzkera tradizionala eramaten dute: beira alez osatutako diadema, Indiako Ozeanoko maskorrez egindako lepokoa eta kolore biziko soinekoak.  Berria - Kultura   2004-02-10

Mardokeo, errege-jantzitan, urrezko koroa eta liho gorrizko diadema zeramatzala atera zen jauregitik.  Elizen arteko biblia   EstGr 8,15

Bisuteriazko diadema bat baino ez da, behin dantzaldi baterako erosi zuena...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 61. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Koroa distiratsu izango zara Jaunaren eskuan, errege-diadema zeure Jainkoaren eskuan.  Elizen arteko biblia   Is 62,3

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diadema bat (3); eta diadema (3); urregorrizko diadema (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus