Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diabetes (orobat diabeta) 1 iz metabolismoaren eritasuna, odolean eta gernuan glukosa gehiegi dakarrena.

Diabetesa gaixotasun bat da, odoleko glukosaz arduratzen den mekanismoa bere onera ekartzeko insulina emanez tratatzen dena. Bada era horretako joera mordoa, halako edo halako HLA haplotipoarekin loturikoa; besteak beste, haurraren diabetes intsulinamendekoa eta hemokromatosi idiopatikoa, burdinaren metabolismoaren gaitz larri samarra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Bainan bet betan diabeta bortitz bat jinik osagarria kraskatu zaio eta Piarres ezagutzen zuten guziek sekulan asmatuko ez zutena gaitzak bururat egin dio.  Herria   2002-08-08

Gozokiaren aurrean jartzen bada diabetesa daukana.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 33. orr.

Txerrien zelulak, diabetesa sendatzeko itxaropena.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Diabetesa inhibitu dute, odoleko zelulak pankreako zelulak bihurtuta.  Berria - Gaiak   2004-10-01

Horietako kasu bat I motako diabetes mellitus-a da.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Loditasuna eta diabetes 2a eragiten duen zelulen mekanismoa aurkitu dutela iragarri dute Ameriketako Estatu Batuetako zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Diabetesa dutenen %15ek oinetako arazoak dituzte.  Berria - Gaiak   2004-03-14

Osasun sistemen gastuaren %5-10 diabetesak eragindako arazoekin lotuta dago.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Diabetesak hiesak baino jende gehiago hiltzen du.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Diabetes kronikoa du eta egoera larrian egona da.  Berria - Mundua   2004-03-27

Eritasun kardiobaskularrak, diabetes batzuk, alergiak, asma, gizentasuna...  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diabetes kasuetan gertatzen da hori.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Duela urte pare bat Autogen enpresa australiarra Tongako uharte batera zuzendu zen bertakoen diabetes tasa altuak erakarririk.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Gizentasunaren ondorioz gero eta maizago agertzen dira orain artean helduen artean soilik agertzen ziren eritasunak, horien artean diabetes mota batzuk.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus