Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

di-da adlag adkor 1 istant batean.

Hori di-da egingo diagu.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 166. orr.

Etsaiak di-da suntsituko zaitu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.

Arropa di-da erantzi eta ohearen ondoan belaunikatu zen pijama jantzita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Autoa bigarren ilaran aparkatu eta di-da erosi huen briotx zatia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 36. orr.

-Ekintzan ari garela, erabakiak di-da hartu behar dituk.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 56. orr.

Di-da betaurrekoak kendu eta eskuan suntsitu zituen: kristalak lurrera erori ziren, distiratsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 486. orr.

Sukaldean txikitu beharreko guztia di-da txikitzen zuten aizto harrigarriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.

Karta-joko oso bat apurtu du, horrela, di-da, arraiokume horrek!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 146. orr.

Eta utzi izan baliote, di-da, bi minutuan amaitua izango zuen lana, kito.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

Otsailgo loreak ez du sagarrik ematen botako dizute, di-da, aldamenetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

Di-da eta oparo eman zenion, hark zuri eskatu baino lehen ere, baina besoa beldur antzean eta presaka luzatu zenion.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 41. orr.

2 di-da batean adlag istant batean.

Agian erabat desagertzera ailegatuko nintzela eta nire arazo guztiak di-da batean konponduko zirela.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 30. orr.

Don Manuelek di-da batean egin zituen paperak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 146. orr.

Autoko haizetakoa garbitu ezinik, di-da batean zoazenean, beti egiten du euri mardula eta gehiegizkoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Gauza bat esan diezazuket, hara, zuk edo hemengo edozein jaunek egiten duena, di-da batean egiten dudala nik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Di-da batean irakurtzen nituen eta besteek ez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 393. orr.

Nora joan behar duen jakin eta han agertu di-da batean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.

3 di-da bateko izlag

Eta joan behar zutenean di-da bateko kontua izaten zen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus