Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dezima2 iz gradu zentigradu baten hamarrena.
Begirale bat ari zaio termometroari begira, 37,2°C markatzen duela ikusita lasaiturik, bi dezima ez baita larritzeko arrazoia, ez herriko medikuari ez umearen gurasoei deitzeko ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.
Ba, egun horretan 37 eta dezima bat iritsi zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 231. orr.
-Bai, dezima batzuk izango ditu. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 72. orr.