Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dezima1 iz Kuban bat-batean botatzen den bertso modukoa.
Irratian hitz-hutsarteak galgarri dira oso, eta plazan edo telebistan baino abiada askoz ere handiagoan botatzen omen dituzte dezimak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 167. orr.
Horrelako dezimei depai (décimas escritas para aparentar improvisadas) izena jarri diete Kuban. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 167. orr.
Balio beza horren erakusgarri Dezima eta Bertso Inprobisatuaren Iberoamerikako IV. Jaialdi-Jardunaldietan euskal bertsolaritzaren ordezkariak aurkeztu zuen testuaren zati honek. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.