Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinuaren intentsitate mailak dezibeletan adierazten dira (dB, forma laburtuan), entzumen-atalasetik gora. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.
Dezibela oharmen unitate logaritmikoa da, intentsitate biren erlazioa neurtuz, hotsaren ozentasuna neurtzen duena. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Giza entzumenak hautematen duen gutxieneko ozentasuna dezibel (dB) bat duena da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Legeak 30 dezibelio ezin direla gainditu dio. Berria - Euskal Herria 2004-05-02
Pplanta martxan jarritakoan Zornotzako etxebizitzetan 55 dezibelioko zarata izango dela dio plataformak. Berria - Euskal Herria 2004-05-02
NATOk onartu du 180 dezibeliotik gorako soinu intentsitateak kaltea eragiten diela zetazeoei. Berria - Gaiak 2004-11-03
Hiri batean nork erabaki behar du barruti jakin batean eta goizeko ordu batean horrenbeste dezibeliotik gorako zaratarik ez dela onartuko? Berria - Harian 2006-01-31
Ez dakigu haatik zenbat dezibeletako arrabotsa egiten eta zenbat keroseno erretzen duen. Herria 2005-05-05
Bion bozak dezibeletan goiti ari ziren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.
Logaritmikoa da dezibel-eskala, hau da, 10 dB-ko aldaketari ozentasun hamar aldiz handiagoa dagokio; 20 dB-koari ehun aldiz handiagoa; 30 dB-koari mila aldiz handiagoa, eta abar. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.
Dezibelio diferentzia jakin batek erabakitzen du tokiaren arrakasta gautxori unibertsitario, artista, bohemio, gauche divine hura guztia hara erakartzeko. «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.