Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama dezepzionatu egin da, iruditu zaio ez dudala kemen handirik jarri nire hitzetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 210. orr.
Buruari eragin zion ezker-eskuin, garbi zegoen dezepzionatu egin nuela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 302. orr.
Kanpoko itxurak dezepzionatu egin ninduen, hesiak eta sarrerak ez zuten nik hainbestetan amestu nuen bikaintasunik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 128. orr.
Dezepzionatuta nago berarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.
-Ederki gaude! -esan zuen dezepzionaturik-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.
Gauzak ziren bezala azaltzea, ordea, andrea dezepzionatzeaz gain -kontent-kontent ematen zuen ustezko zomorroiaren aitzinean-, buruz gainetiko lana iduritu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.
Hamaikagarren abestira iritsita galdera bakarra zegoen marraztua Palladiumera bildutako gizonezkoen aurpegi dezepzionatuetan: non ote da geure gazte denborako musa, sexuaren jainkosa helezin hura? Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 40. orr.
· Desolé triste bat besterik ez diot esan eta dezepzionatu aurpegiarekin joan da. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 82. orr.
bat dezepzionaturik (3); dezepzionatu egin (5)