Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolore biziak baztertu ziren, dezentziaren izenean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.
Ohiko dezentziaren legeak pixkaren bat zikindu beharra sortzen bada, hainbat kalte. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 83. orr.
-Besteok ere beldur galanta genuen -esan zidan gogor-, baina baita lotsa eta dezentzia apur bat ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 101. orr.
Ezgai eta inozo sentitzen baitziren haren aurrean, bai baitzekiten esku haien fereka desiragarria bezain mingarria izan zitekeela haien atzaparkada, dezentziak eta modu onek mende hartan markatzen zituzten neurrietatik harago joanez gero, desegoki zen hitzen bat esanez gero edo komeni ez zen laztan edo xirriren bat desgaraian eginez gero. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.
Gizon jatorrei dagokien dezentziarekin idazten dutenek [...] jakin bezate niregan topatuko dutela, ez hainbeste erantzuteko zain dagoen gizona, egizale baketsua baizik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 26. orr.