Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dezentralizazio (orobat desentralizazio g,.er., dezentralisazio eta deszentralizazio g.er.) 1 iz

Eskualde kontseiluek, dezentralizazioari esker, eskumen gehiago lortuko badute ere, legeak Parisen erabakiko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Joera hori Mendebaldean baino ezin izan zen sortu, botere politikoaren ohiz kanpoko dezentralizazio baten baitan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Andre Labarrère Paueko auzapezak berriz erran du Salisen errana zuena, ez duela sinesten egiazko "dezentralizazio" bat gauzatuko dela.  Herria   2002-11-21

Mundu Gerran nagusitutako estatuek atondu zuten hein handi batean, dezentralizazioa bultzatu eta Alemania berriz potentzia bilakatzea eragozteko.  Berria - Mundua   2006-03-11

Nola eragingo du dezentralizazioak gizartearekiko harremanetan?  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Bestela, menpekotasuna dago, dezentralizazio administratiboa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Konponbidea hasiko da dezentralizazio politikoaren proiektua abiarazten denean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

2 (hitz elkartuetan)

Dezentralizazio prozesurako hainbat auzi teknikotan aurrerapausoak ikusi dituzte albaniarrek eta serbiarrek.  Berria - Mundua   2006-02-22

Europako Kontseiluak duela urtebete ikerketa egin zuen, eta Kosovon dezentralizazio prozesu abiatzea komeni dela ondorioztatu zuen.  Berria - Mundua   2004-03-28

Dezentralizazio egitasmoa eta aurrekontua tinkatzeko aitzakiaz, bere programa aitzina eramaten du Gobernuak, eskola enpresa soil bat bihurtuz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Mazedoniako gutxiengo albaniarrari eskubide gehiago ematen dizkion dezentralizazio legearen inguruan erreferenduma egin zuten igandean.  Berria - Mundua   2004-11-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 2 aldiz agertzen direnak)

dezentralizazio legearen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus