Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dezentralizatu, dezentraliza, dezentralizatzen (orobat desentralizatu g,.er. eta deszentralizaztu g.er.) 1 du ad zerbait zuzendaritza zentral baten mendetik kendu.

Foroak beti esan izan du planifikazio baten ostean, zerbitzuok dezentralizatu egin beharko direla eta arlo publikora bildu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Besteak beste, EIEko egitura dezentralizatu eta Nafarroako egitasmoak indartzea erabaki zuten bileran.  Berria - Kultura   2006-04-23

Confebasken ustez, negoziazio kolektiboak ezin du ekoizpena dezentralizatzea eragotzi.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Itunak gizarte asegurantzaren kudeaketa dezentralizatuko luke, baina frantsesa hizkuntza nagusitzat duen Waloniari egun jasotzen dituen laguntzak ziurtatuko lizkioke.  Berria - Mundua   2004-03-27

Gauzak askoz gehiago dezentralizatu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Botore Judiziala dezentralizatzeak eta horren egitura autonomikoak sortzeak Justiziaren hurbilagoko kudeaketan izango zuen eraginaz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

2 (era burutua izenondo gisa)

Liburuak estatu dezentralizatuetan elkarlan horizontala nola gauzatzen den azaltzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Oraingoz bazterrera utziko duela eredu dezentralizatua.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Erromatar Inperioaren adibideari esker, hobeto zehatz daitezke izan daitezkeen bi egituratzeek -hau da, inperioak eta egitura dezentralizatuak- merkataritzaren esparruaren gainean dituzten ondorio desberdinak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dezentralizatu eta (4); dezentralizazio legearen (4); dezentralizazioaren inguruko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus