Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dezente (1079 agerraldi, 95 liburu eta 591 artikulutan; ETCn 11.886 agerraldi) 1 zenbtz asko samar. ik dexente.

Jende dezente zebilen sartu-irtenean, nor bere otarrarekin, nor sarezko zakutoarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Lagun judu dezente zuen aitak -neuk bakarrik dakit garai hartan zenbat amorrarazten eta lotsatzen ninduen horrek-.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 96. orr.

Praktikan nahiko irazgaitza bada ere, ur dezente igarotzen uzten du azalak, bi modutan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Euskal Herrian ere barre txiki dezente entzun behar izan nituen kontu hari buruz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 142. orr.

Artean eguerdia izanagatik, puta dezente zegoen atari eta kale-kantoietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Itzul gaitezen 1938. urtera, eta esan dezagun Bírók patentatutako birolumaren prototipoak akats dezente zituela oraindik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.

Dei dezente egin behar izan nituen harrapatu nuen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.

Urte asko izanagatik eta pisu dezente galdu izanagatik, ez zen laurogei kilotik oso urruti ibiliko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.

Denbora dezente egon nintzaion begira haren ibilera abailduari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 26. orr.

Ordurako ardo dezente edanda zegoen izeba Marge.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Denbora dezentez irauten zion pozak, eta, ni gelara itzuli eta gero ere, kantari jarraitzen zuen, harik eta etxekoandreak errieta egiten zion arte. ik beherago 6.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 282. orr.

· Dezente diru gastatuta, Edith eta biok goiko solairuko bainugela berritu berria genuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

2 (adizlagun gisa)

Dezente edan dut ordurako, eta zigarroen kea lodi hedatzen da aretoan zehar.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 70. orr.

Aztertu, dezente aztertu izan da azken urteotan Garapen Iraunkorra.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 11. orr.

Dezente bota zion andere mahats likoretik eta pattarretik gutxixeago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.

Botila eskuratu eta berriz ere dezente bete zituen kopak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

Zelano berak dezente zuzentzen eta leuntzen du bere kontakizuna idatzi zuen bigarren obran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Bien bitartean sabeleko putzua dezente bete zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.

Indultuekin eta, egoera dezente aldatu zen hamar urtean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 95. orr.

Trafikoa dezente murrizturik zegoen, ia ez zen bigarren lerroan aparkaturiko kotxerik ikusten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 209. orr.

Esparrua dezente murrizten zaie bazter haietako txabola. · -Nago gizaseme dezente aberatsa izango dela.     «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Oro har, ni dezente zoriontsua naiz, akats eta guzti, gustatzen zait daramadan bizitza.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

Urte dezente geroago kiratsak han zirauela kontatzen digu Liviok berak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 98. orr.

Orain arte baino dezente azkarrago jazoko dira aldaketak aurrerantzean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 10. orr.

"Intelektualak", ordea, zu baino dezente baldarrago, beste zerbait dauka gogoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 24. orr.

3 (izenondo gisa)

Astiro-astiro, terreno barriak erosten joan zan, soloak eta basoak, eta halantxe hornidu eban etxalde dezentea. Odol jario dezentea eragin zidan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 52. orr.

Mendikaskoa edo malda dezentea harrapatu behar, baldin erraz hegatuko badira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Baratze lur puska dezentean, fraideek gerezi ardoa egiteko adina eta gehiago ere ematen baitzuten zuhaitzok.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Ia koxkortzen ari zaizkio haurrak, hurrak, biziaren habi ttikietan, lihozko izara xuriberdaxka mehe batez estaliak, eta soinean kargamen liriko dezentea sumatzen, gure hurritz andereak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

4 dezenteko izlag

Eta kontuan hartuta ni une hartan eserita nengoen gelako liburuen eta eskuizkribuen balioa, jaraunspena dezenteko dirutza izango zen orotara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.

Dezenteko isilune luzea izan zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.

Kontramitoak, berriz, dezenteko itzala izan du gurean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.

Dezenteko arrakastaz erdietsi zuen, gogoa gizonaren inguruan lasterka bizian ibil ez zekion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 162. orr.

Jo du arotzarengana, eta eskatu dio puska dezenteko bat ken diezaiola oheari, hartara hankaluze malapartatu horiek hankak tolestuta ere kabitu ez daitezen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 116. orr.

Obrak han zalaparta dezentekoa sortu zuen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 10. orr.

Aberia dezentekoa zeukan, eta biharamunera arte ezin omen zuten konpondu. badaki lorail honek azaleko mapen egoera aprobetxatu eta bero dezentekoak ekartzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.

5 dezentetan adlag

Bihotz oneko gizona zen: irribarrez hartzen ninduen beti, nahiz eta dezentetan jolaserako gogorik ez zuen izaten.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 17. orr.

Halako batean bi estudiante sartu dira, Urtzi eta Juanjo; dezentetan etortzen dira tabernara.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 49. orr.

Dezentetan tokatu zait berarekin aritzea, eta horrela korritzen du berak… [...]..  Berria - Kirola   2004-07-18

Mireiak dezentetan aipatzen zintuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 78. orr.

6 dezentez adlag

Beharbada, orain horregatik moldatzen naiz aita hil aurretik baino dezentez hobeto amarekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Haren kontakizunak nireak baino dezentez gehiago iraun zian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.

Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua; betaurrekoak, sudur-zubia baino dezentez beherago jarriak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Zutik jartzeko gai izan baino dezentez lehenago ikasten du umeak non dauden inguruko parke guztiak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 66. orr.

Donostia da dezentez aurretik euritan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 333. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaketa dezente (3); aldaketa dezente egin (3); alde dezente (4); arazo dezente (21); arazo dezente izan (12); aukera dezente (20); aukera dezente izango (4); baina dezente (7); baino dezente (64); baino dezente gazteagoa (3); baino dezente gehiago (10); baino dezente handiagoa (5); baino dezente lehenago (5); baino dezente okerrago (3); baloi dezente (3); bera baino dezente (4); buruhauste dezente (5); dei dezente (3); denbora dezente (47); denbora dezente egin (6); denbora dezente igaro (5); denbora dezente izan (3)

dezente aldatu (18); dezente aldatu da (11); dezente aldatuko (5); dezente aldatzen (3); dezente ari (4); dezente aurreratu (5); dezente baldintzatu (3); dezente behar (4); dezente behar izan (3); dezente bildu (6); dezente bildu zen (3); dezente bota (4); dezente da (4); dezente dago (3); dezente daramatza (4); dezente daude (7); dezente dira (4); dezente diru (3); dezente ditu (9); dezente dituzte (3); dezente duela (3); dezente egin (37); dezente egin behar (3); dezente egin beharko (3); dezente egin du (3); dezente egin dut (3); dezente egin nuen (3); dezente egiten (5); dezente egon (4); dezente eman (11); dezente ematen (4); dezente eragin (4); dezente ere (4); dezente eta (6); dezente falta (5); dezente galdu (6); dezente galdu zuen (4); dezente gazteagoa (3); dezente gazteagoak (3); dezente gehiago (18); dezente geroago (3); dezente gorago (3); dezente gutxiago (7)

dezente handiagoa (9); dezente hitz (3); dezente hitz egin (3); dezente hobea (3); dezente hobeto (4); dezente hobetu (18); dezente hobetu beharko (3); dezente hobetu du (4); dezente huts (3); dezente huts egin (3); dezente ibili (3); dezente igaro (7); dezente igaro da (4); dezente igo (4); dezente igo da (3); dezente ikasi (4); dezente ikusi (4); dezente irabazi (3); dezente irabazten (3); dezente izan (34); dezente izan ditu (4); dezente izan ditugu (4); dezente izan du (4); dezente izan dut (3); dezente izan zituen (4); dezente izan zuen (3); dezente izango (10); dezente izaten (5); dezente jaitsi (3); dezente jaso (4); dezente jokatu (9); dezente jokatzen (6); dezente jokatzen ari (3); dezente kosta (6); dezente kostatu (4); dezente lehenago (10); dezente lortu (4); dezente mugitu (3); dezente murriztu (4); dezente nabaritu (4); dezente okerrago (3); dezente sartu (5); dezente sortu (6); dezente sufritu (14); dezente sufritu zuen (6); dezente utzi (3); dezente zaildu (5); dezente zegoen (8)

diru dezente (10); duela urte dezente (4); egoera dezente (3); egun dezente (4); eragin dezente (3); ere dezente (26); eta dezente (28); gauza dezente (3); gauzak dezente (5); gauzak dezente aldatu (3); gol dezente (6); gol dezente sartu (3); gorabehera dezente (5); gorabehera dezente izan (3); hilabete dezente (3); hori dezente (3); horrek dezente (5); huts dezente (3); ika mika dezente (3); jende dezente (14); jende dezente bildu (3); jokalari dezente (11); jokatzeko aukera dezente (3); kilometro dezente (4); kritika dezente (3); lan dezente (14); lan dezente egin (3); lesioekin arazo dezente (4); mika dezente (3); min dezente (3); minutu dezente (3); ordu dezente (5); partida dezente (4); pisu dezente (3); puntu dezente (3); talde dezente (3); urte dezente (25); urte dezente daramatza (3); urte dezente eman (3); uste baino dezente (4)

baino dezentez (17); baino dezentez gehiago (3); denbora dezentez (6); dezenteko aldea (3); dezenteko hobekuntza (3); dezentekoa izan (3); dezentez gehiago (3); dezentez handiagoa (3); dezentez handiagoa da (3); egun dezentetan (3); eta dezenteko (3); zalantza dezenterekin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus