Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burbuila zuriak botatzen zituen tren-makinak, kotoia bezain trinkoak, aire gordinean eta leiho beltzeko etxe zurrunetan deuseztuko zirenak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.
Bere orbita espirala da, beraz, azkenean, Marteren azaleran deuseztuko da. Berria - Gaiak 2004-12-16
Lur guztia erraustua izango da, baina ez erabat deuseztua. Elizen arteko biblia Jr 4,27
Bameko eraikinen %85 deuseztu zituen, gainera, seismoak, eta 75.000 pertsona bizilekurik gabe utzi. Berria - Mundua 2004-01-09
Harresiak deuseztu eta desegin zizkietela eta jauregiaren bi muturretan zeuden defentsarako dorreak porrokatu eta eraitsi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.
Bide berriak egin dituzte indigenen lurretan, eta oihana deusezten ari dira. Berria - Gaiak 2004-08-20
Arma nuklearren deuseztea eta herrialdearen segurtasuna loturik daude. Berria - Mundua 2004-02-27
Horra gure etsaiak deuseztuak, suak irentsi ditu horien ondasunak. Elizen arteko biblia Jb 22,20
Valentzia eta Asturias izeneko errejimentuak, deusezturik; Alcolea izenekoa, osoki deseginik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 254. orr.
Nola ur zorrotak sugarra deusezten duen, hala azti-formula bat, arriskuaren eta beldurraren uxagarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.
Europako Ekialdeko zenbait erakunde deuseztu egin direla. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 316. orr.
Nork sortu zituen irrika hilezkorrak, orain zuek, sakrilego doilorrak, azpiratu eta deuseztu nahi dituzuenak? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 182. orr.
Esklabotasuna deusezten arrakasta izandako gizarte batek ziur aski har zezakeen bihotz kristau-ideal baten aurrekaririk gabeko garaipen honetatik, garai bereko gerra-erakundea deusezteko zereginari ekiteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.
Sistema juridikoa deuseztu edo aldatzeko erabakia ez zuten Nafarroako Gorteek hartu; alderantziz: berriro biltzeko debekua jaso zuten. Berria - Kultura 2004-04-22
Argi utzi zuen berreraiketa lanak soilik talibanen agintea deuseztu eta 28 hilabetera hasi zela. Berria - Mundua 2004-04-02
Gauza faltsuak kearen antzekoak dira; egia, ostera, sendoa da, eta tinkoa, eta bere argitasunak gezurraren iluntasuna deusezten du. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 239. orr.
Haren argudioak, direnak direla, deuseztea ez da oztopo izanen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 177. orr.
Egiptoren harrokeria deuseztuko dute eta jendetza guztia suntsituko. Elizen arteko biblia Ez 32,12
-Ez da diskoteka bat, ez! -erantzun diot, bere erreparoak deuseztuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 259. orr.
Sindromea deuseztu edo mendean eduki zuelako. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.
deuseztea zen (3); deuseztu egin (3); deuseztu egingo (3); deuseztu eta (5); deuseztu ez (3); deuseztu nahi (3); eta deusezteko (3)