Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deuseztatze iz

Drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa; banan-banan garbitu zituen gazte deserrotuak eta ez-konformeak, politikaz etsia hartutakoak, utopia iraultzaileez nazkatuak; diktaduraren azken urteetako deuseztatzea baino askoz ere odoltsuagoa izan zen hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.

Nazismoaren abiapuntuak gorroto eta deuseztatzea izan ziren, arraza edo herri batek ustez duen nagusitasun genetikoan oinarrituta.  Berria - Harian   2005-05-10

Abraham Lincolni eskuz esku eman omen zion bikote iraultzazaleak idatziriko Manifestu Komunista, gero esklabotza deuseztatzearen defendatzaile ospetsua izango zen presidentea Illinoisko senataria besterik ez zenean...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 131. orr.

Destino bariatuak ukan baititzake lanak, itzal/pizte anitz edo deuseztatze oso.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.

Hau adibidez Vernichtungslager-a da, deuseztatze-esparrua alegia, esan digutenez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus