Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
deuseztatzaile izond deuseztatzen duena.
Gauza bat da zientziaren gabezia, muga eta arriskuen berri ematea (analisiaren osagai deuseztatzailea litzatekeena); eta beste bat, arras zailagoa, parte-hartze publikorako ereduak proposatzea eta horiek modu eraginkorragoan indarrean jartzea (analisiaren alderdi eraikitzailea litzateke). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.
Arrunki zeloak bezala ezagutzen den periodo deuseztatzaile hau airoski gainditu nuen ordea, eta gaur egun arrangura barik imajina dezaket Susana zure besoetan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.