Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kezka eta estutasun guztiak aienatu ziren, gorputz nekatua iluntasunean deuseztatu zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.
Gorputza deuseztatzen zitzaiola, mendi gailurreko elurrak urtzen direnean bezala. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 146. orr.
Ez dut sentitzen nola datorren, behinola bezala, lo maltzur hori, nire hurbilean ezkutaturik zelatan dagokidana, burutik heldu, begiak itxi eta deuseztatu nahi nauena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.
Gu suntsitzeko eta deuseztatzeko ahalegina prestatu zuten han. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 127. orr.
Neure begien aurrean ikusten dut zer-nola segaz ebaki eta bertan behera zimeltzen utzi gaituzten, erabat deuseztatzeraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 146. orr.
Kontseiluko kontseilarien kontseiluei jarraikiz, azpilanaz eta azpijokoaz baliatuko zela Frantzia, finean, Milani eusteko, Napoli erakartzeko, veneziarren deuseztatzeko eta Italia osoaren azpiratzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 642. orr.
Egiaztatu dugu deuseztatutako armak IRAren armategi osoa osatzen dutela. Berria - Harian 2005-09-27
Mikroorganismoek deusezta ditzaketen konposatu organikoei esaten zaie biodegradagarriak. Berria - Gaiak 2004-12-31
Orlistat ere erabiltzen da, gantzak deuseztatzen laguntzeko; 12 urtetik gorakoei eman dakieke botika hau. Berria - Gaiak 2006-03-05
Ehun eta hamabost mitxeleta hegan, postontzia deuseztatuz, gizonaren angustia haragituz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 116. orr.
Agindu ezazu, zure erreinuko juduak hondatzearren, Hamanek bidali zituen gutunak deuseztatzeko. Elizen arteko biblia EstGr 8,5
Gero jakinen dut, Munich-etik trena joan aitzin gure zaintzaleek manua ukan zutela hilen paper guzien deuseztatzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.
New Yorken deuseztatutako azken eraikuntza historikoa izan omen zen Penn Station. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.
Etsaia inarrosten du eta haserre gorritzen, baina ez deuseztatzen ez suntsitzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.
Izpiritua zeharkatzen duen guztia inmateriala denez berehala deuseztatzen delako. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.
Estatua deusezta dezaketen barruko kausei buruz. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.
Erlijioa deuseztatu gabe erregeak suntsitzea, herensugeari buru bakarra moztea baita. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.
Alderdien Legea deuseztatu egin behar da. Berria - Euskal Herria 2006-05-03
Azteken eta inken zibilizazioak deuseztatuz, eta bertako biztanleria suntsituz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Eskubidez, ezin da itunen bitarteko adostasunez ezarritako botere gorena deuseztatu. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 109. orr.
Gizarte eta legeria berri hark, neurri handi batean bederen, Euskal Herriarena deuseztatu zuen arian-arian. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 31. orr.
Gaitza erabat deuseztatu baino gaitzetatik ongiak ateratzea egokiagoa zela erabaki baitzuen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.
Esklabotza deuseztatu zen eguna ospatzeko ekitaldi ugari egin ziren atzo munduan. Berria - Gaiak 2004-08-24
Proposamenak, dekretuz ezartzen bada bereziki, lanpostuak sortu ordez deuseztatu ere egingo lituzke. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 133. orr.
Batzarrak badu pribilegioen eta jabe-eskubideen deuseztatzeko xedea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.
Nire damuaren zintzotasuna eta lapurretaren arina kontuan hartuta, deuseztatuta uzten zuen epaileak nire kontrako auzia. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 92. orr.
Zalantza guztiak deuseztatu dizkidazulako. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 198. orr.
Izan ere, kanpoko sentsua irudikatu baino ez egiteak, irudimenak determinatzen duen begiespen-ahalmen bera deuseztatuko luke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 293. orr.
Geroago, "antionkogene" izeneko beste gene batzuk aurkitu ziren, onkogeneen eragina deuseztatzen zutenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.
Bizitzak dena deuseztatzen du. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.
Herri bateko etxe deuseztatuek itxura ezin beldurgarriagoa erakusten zuten. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 25. orr.
Beckett antonomasikoan, berriz, Lur-Agertoki zabal, zehaztugabe, ko(s)miko-metafisiko batean dihardute pertsonaia nortasun guztiz prekariokoak, espazio-denbora deuseztatu batean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.
deuseztatu arte (3); deuseztatu baitzuen (3); deuseztatu behar (11); deuseztatu dituzte (3); deuseztatu edo (3); deuseztatu egin (15); deuseztatu egin behar (4); deuseztatu egin zen (3); deuseztatu egingo (3); deuseztatu egiten (5); deuseztatu eta (4); deuseztatu gabe (4); deuseztatu nahi (13); deuseztatu nahi ditu (3); deuseztatu zen (4); deuseztatu zuen (4); deuseztatuko luke (3); deuseztatzea eta (3); deuseztatzea izan (3); deuseztatzearen alde (4); deuseztatzen ari (4); deuseztatzen du (6); deuseztatzen duen (3); deuseztatzen eta (5); deuseztatzen ez (3); deuseztea zen (3); erabat deuseztatu (4); erabat deuseztatzen (3); esklabotza deuseztatu (3); eta deuseztatu (7); eta deuseztatu egin (4); eta deuseztatzea (5); eta deuseztatzeko (7); eta deuseztatzen (3); eta deusezteko (3); guztiak deuseztatu (3); guztiak deuseztatzen (3); hau deuseztatu (3); hori deuseztatzeko (3); lanpostu deuseztatu (3); oro deuseztatuko (3)