Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
deuseztasun iz ezereztasuna.
Gurasoen edo tutoreen parte-hartzea lege positiboek agintzen dute eta horren ez izanak ez du erakartzen beste ondoriorik deuseztasun zibila baino. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 63. orr.
Alderdien jokaerak zein denboraren joan-etorriek deuseztasuna noiz estali duten ere bereiztu izan dugu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 63. orr.
Aski-eztasuna eta deuseztasuna leporatzea beti ere gauzei, eta gabezia eta hutsa sentitzea, eta horrez gainera asperdura, hori iruditzen zait niri giza izatean aurki daitekeen bikaintasun- eta noblezia-seinalerik handiena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.