Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honek, bere aldetik, erorialdia eta susperraldia izaten ditu, eta azken susperraldi horren ondoren azken deuseztapena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.
Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna zailtzen duten oztopoen deuseztapena. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Montik ez du ez inolako azterketa ekonomikorik, ez azalpenik eskaini, jabetza intelektualaren deuseztapenak berrikuntzari mesede egiten diola arrazoitzeko. Berria - Ekonomia 2004-06-09
Soinujolearen semeak Eneida-n aipatzen diren «marfilezko atetik» sartzen diren ametsen deuseztapena kontatzen du, pertsonaiaren esnatzea. Berria - Kultura 2004-02-01
Hasieran, Humek burutzen duen Metafisikaren kausalitate-legearen oinarritzapenaren deuseztapena da egia Kantentzat. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.
Inork ez zuen bera ikusi ohol mutur hartatik deuseztapenaren uretara murgiltzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 178. orr.
Horren arabera, arrazoi ekonomikoek derrigortutako deuseztapen espedientea sinatuko dute lekualdatzea nahi ez duten langileentzat. Berria - Ekonomia 2004-05-19