Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen deus argitaratu ez Frantzian ez Salamancan; 1542an agertu zen haren lehen liburua; 50 urte zituelarik egileak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.
Ez zen deus ikusten, eta luzaz ez zuten argi bat ere hauteman. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 111. orr.
Ingelesek ez dute deus xutik utzi. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.
Heian ez nuenetz deus entzun Euskal Herriaz Biarnoan, ala sorlekua ahantzia nuen! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 10. orr.
Ez dakite deus eta ez dute ezer ulertzen, ilunpean dabiltza. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Utopiaz deus ez dakien presidenteak bere historia beltza idazten jarraitu zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 82. orr.
Nire uniformeak ezin izan zuen deus aldatu baina, gutxienez, poliziburuarenganaino iristea lortu genuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.
Deus aldatzerik ez, bere ondorengo horrek aski luzaroan itxaron baitu, eta borondatez atzera egiteko batere asmorik ez, omen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 302. orr.
· Eta deus banaiz, herritar euskalduna naiz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 139. orr.
Deus badaki euskaldunak, otea zer den dakike. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.
Deus ez bada gertatzen ere, igor beti mezua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 154. orr.
· Baina zinez normala da orain bi urte doi idatzi nuen testuan nire deus ez ikuste edo ez sentitze hori? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.
· Azken patarrean gibelatu naiz, deus erran gabe. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 32. orr.
Elkarri deus erran gabe. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.
Ez du biziki munta, Doktor agurgarria, jendek gu geu judika gaitzaten, bereziki deus zuzen jakin gabe jujatzen baldin bagaituzte. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.
Bi igande pasatu ditut deus idatzi ezinik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 101. orr.
· Espetxeratu txiro deus gabea bihurturik zegoen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.
· Ez baitut uste sekulan deus ikasi dudan, bihotzez ez bada. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.
Nere beginini lausook modernismo tasadorez zikindu zirenetik, bihotzak apenas sumatzen duen deus. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.
Apenas estimatu eta ikasi dugun deus zinezko larresenetik! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.
Egia erran, Kattalinek ez du deus zehatzik iragarri helduden asteburuko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 19. orr.
Denen buru, deus arrarorik ez... Herria 2003-07-17
Baina definizio horrek ez du deus makurrik, gauzak ere ez beraz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 26. orr.
Ez zen deus garrantzizkorik handik goiti gertatzen ahal. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 36. orr.
Deus espantagarririk ez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
· Han deus ikustekorik ez dagoen arren, pertsianak izan ezik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.
Helburuetan ere deus ikustekorik ez zuten batak eta bertzeak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.
Bi besta horiek ez dutelarik elgarren artean deus ikustekorik, bat erlisioneari lotua, bestea estatu laikoari, badute biek halere elgarren eite. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.
Ez dutela deus egitekorik Europan eta orain arte aldizkatu diren gobernuek Estatuko ateak sobera zabalik utzi dizkietela.· Zuzena balitz auzi hori horrela epaitua izatea nehork ez luke deus kontrakorik nahiko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 124. orr.
Iparraldean, aldiz, ez da deus horrelakorik nabarmen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.
Ez zen holakorik deus. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 95. orr.
· Ez baita hor deus mirakulurik, lurraldeak eta beraz jendeak hain hurbil izanez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 12. orr.
Deus mugimendurik ez zen gehiago ondo haietan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.
Barkatu, baina zertaz mintzo zara? ez naiz oroit deus lanik zuri eskaturik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 168. orr.
Nahiz, abokaten arabera, hiruentzat segurik, deus frogarik ez omen den. Herria 2003-07-17
Baina goiz hartan, deus; entzuten nuen gauza bakarra, isiltasuna. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.
Bainan hortarik aparte, deus. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 20. orr.
Aitzindari bat zen, deus erranagatik segidan lurreratua. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 65. orr.
Deusek ez duela debekatzen euskararen erabilpena auzitegi batean. Herria 2002-12-26
Bainan etzauzte deusek baztertu hartu bidean, geroztik. Herria 2004-04-08
Gerla denboran ohartu bainintzen zertaz gai den gizona, deusek edo nehork ez balin badu atxikitzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 95. orr.
Aitzineko egunetan uste izan zuen deusek ezin zuela bere egoera makurragotu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 148. orr.
Deusek erakusten al du, ba, gure gizaeraren errepresioa, puzker batek bezain ederki? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.
Ez zuen nahi deusek alda zezan urte luzeetan lortu zuen oreka. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 108. orr.
Hiria, deusek salbatzekotan, hiriaren bestelamoduzko bazterruneek salbatuko lukete, hiriaren hiri-barruko salbuespenek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.
Espainiako eremu zabal neurri gabeko hutsak jendearen behakoa goiti, zeruraino eramaiten duela, lurrean deusek ez duelakotz soa lotzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.
Ebatsi dute 450.000 euroren gauza eta hori nehor deusi ohartu gabe. Herria 2002-12-12
Mutikoa ez da deusi ohartzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 85. orr.
Ez dio antzik ematen deusi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 141. orr.
Ez du deusen eskasik ukanen, baina zuk hemendik joan behar duzu, lehen bai lehen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.
Ez diat astirik izan deusen galdegiteko, ez eta argia ere. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 44. orr.
Besoak uzkurtu zituen, deusen axolarik gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.
Eta egun, deusik jan gabe nago, ez baitut deusen gutiziarik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 122. orr.
Ixilik dago, bere ondokoa ez deusetan trabatzeko gisan naski. Herria 2005-09-01
Dena beltzuri arizana da, erran eta erran ez duela deusetan huts egin. Herria 2001-04-26
Deusetako gusturik ez nuen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 139. orr.
Nehor ez zen deusetaz ohartu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.
Izpirituak ez dezake deus irudika eta ez daiteke iraganeko deusez oroit, Gorputzak diraueno baizik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 565. orr.
Alegia deus ez, atorraren petik, Maien titi puntekin jostatzen nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.
Berria ohi zuen gisara eman zion, bidenabarrean, alegia deus ez. giza izatearen dardara hunkigarrienak eta miseria egunerokoenak erakusten dizkigu, alegia deus ez, ezer gertatuko ez balitz edo kontatuko ez baligu bezala. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.
Ni zutitu nintzen eta, alegia deus ez, arditegira abiatu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 41. orr.
Beti oroituko naiz, herriaz hobeki jabetzeko, zer-nolako laguntza paregabea ekarri zidan, alegia deus ez eta hain denbora laburrez. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.
Laster berriz abiatu naiz eta gibeletik atzeman dut gizon gaztea, harekin eginez zenbait urrats, lagundu nahi baitut, alegia deusez. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.
-Eta kasu okerrena ikustekoa dugunentz aments -segitu zuen arotzak, alegia deus ez-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 132. orr.
Zure anaia jauna hemen da atzoz geroztik -esan zuen, alegia deus ez-.· Berdin hasi zirela ordu haietan alegia deus hitz pollitez gauza itsusiak apaintzen. izigarri maite nuen, denetako abilena zen ene ustez, alegia deus. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 147. orr.
Mahaitik xutitu nintzen, eta kanporat joan alegia eta deusez... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.
Aitamenganat joana nintzen egun batez, alegia eta deusez galdetu nien neska hura zer egina zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 69. orr.
Neurri horiek dituzte kanbiatu nahi alegia-eta deusez: Helduden urtetik harat, alargunduaren sos jiteak ez dituztela batere izari berean hartuko kondutan. Herria 2004-09-30
Maltzurkeri bipertsu batekin historiazaleak xehetasun horiek guziak banatzen zituen, alegia eta deusez, arras ongi zekielarik Historia dela bazter nahasle, eztabaida piztaile, ez bere baitarik, neutroa baita -izan behar luke segurik- baina gizonek bereganatzen baitute beti eta hola bata bestearen kontra altxatzen direlakotz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.
Deus ere ez dute ulertzen inoiz kazetariek. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.
Deus ere, ez bada ahotsa zertxobait apaltzea bera sartzean, ez bada samurtasun eta begirune ukitu bat izatea irribarreetan bere aurrean, deus ez, ez bada errainak noizean behin esatea: [...]. Ez nuen deus ere konprenitzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 217. orr.
Gizarte bat ez da deus ere unibertsitaterik gabe. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 84. orr.
Tomek deus ere ez zekienez gero Harryren lehengo bizitzaz, ez zion inondik ere antzeman zertaz ari ote zen hura. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.
Hala ere, Jaunak ez dit agertu zergatik; ez dit deus ere jakinarazi. Elizen arteko biblia 2 Erg 4,27
Zergatik "bizi" behar dut deus ere ez dena? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.
Ez diot deus ere ez esaten ez eskatzen, ordea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.
Izan ere, halakoxea da amodioaren agintea, maitearen zeretik kanpo ez baita deus ere sexu bat bestearentzat. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.
-Bainan ez duzu deus ere haundirik egin... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 36. orr.
Baina deus ere ez funtsezkorik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 103. orr.
Ez zegoen, baina, deus ere egiterik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 35. orr.
Eta aitak deus ere ezin egin, urrun baitzegoen, Jainkoak daki non... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.
Urteak eman nituen deus ere ulertu gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.
Batek laguntza osoa, besteak deus ere ez. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 109. orr.
Baina, hona, Adoniasek errege izendatu du bere burua, zuk deus ere jakin gabe. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,18
Deus guti dakigu ondoan dagoen pertsonaz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 101. orr.
Deus guti uzten ahal diat dirutan, zorren bat ez bada. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.
Deus gutxi, musuren bat ahoan eta zirri batzuk, baina esango nuke zerbait gertatuko zela, Rodolfo hil izan ez balitz. Laguntza guziak deus guti ziren. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.
Hori deus gutxi da, ordea, mundu guztian ordaindu behar denaren aldean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 87. orr.
Indarrik gabeko egiak deus guti egin eta eragiten du. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.
Eguraldiaz mintzatu zen, eta radarrari buruz, honetaz deus gutxi zekien arren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Sinetsiko nauzu nahi baduzu baina egia hauxe da: deus guti dudala erraiteko! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.
Badira galera eta garbiketaren ondotik gelditu diren euskarakin batzuk han-hemenka, baina hortik gora deus gutxi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Deus ez, nire pistolaren eta nire ezpataren kontra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.
Deus ez, zakur-ametsa da dena, ihesean doan mundua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 74. orr.
-Deus ez, zoritxarrez, egoera hau alda dezakeenik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.
-Deabruendako deus ez, aingeruendako, izatekotan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 71. orr.
Gureak berriz deus ez, zero. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.
Deus ere, ez bada ahotsa zertxobait apaltzea bera sartzean, ez bada samurtasun eta begirune ukitu bat izatea irribarreetan bere aurrean, deus ez, ez bada errainak noizean behin esatea: [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 217. orr.
Deusik ez zuen erran Pantxikak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.
Deusik erran gabe Ermita xutitzen da eta petrola lanpa berriz piztera doa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 138. orr.
Deusik ez dugu aditu, ez gara nehorat atera. Deusik ez, kasik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.
Ez du deusik ikusten, hain da pisua eta tinkoa ilunbea. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 91. orr.
Baina ez nuen deusik esan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 29. orr.
Baina ez zen holakorik deusik gertatu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 105. orr.
Egin duenak ez duela deusik salatu, gauza batzuk baitira bakoitzak beretzat atxikitzen dituenak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 23. orr.
Bizi honek deusik ez dik balio! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 65. orr.
Hemengo berri deusik ez dakit... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.
Luzaz entseatzen dira arrazoinka, baina mutikoak ez du deusik entzun nahi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.
Damurik ez dizuet beste deusik erraten ahal. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.
Seinale horiei esker, itzultzean deusik ez zitzaigun gertatu. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 39. orr.
Zeldaren iluntasuna, beste deusik ez egiteko, eta logalea nagusitzen zait. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 45. orr.
Ez dut gehiago deusik galtzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 263. orr.
Izebari ez zioten sekulan deusik kondatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 65. orr.
Horrez gainera ezeren deusik ez. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 19. orr.
Gainbeheraldi luze tristagarri hartan nik deusik ezin eginik, umezurtz sentitu nintzen zinez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 343. orr.
Horrela prestatu zuen beretzat Eliza distiratsua, zikinik eta zimurrik edo antzeko deusik gabea, Eliza santu eta kutsagabea. Elizen arteko biblia Ef 5,27
alegia deus (33); alegia deus ez (29); arte deus (8); artean deus (9); baina deus (34); baina deus ez (12); bainan deus (12); baino deus (10); baita deus (12); baitu deus (21); baitute deus (8); baitzen deus (12); bertze deus (12); beste deus (51 besterik deus (12); buruz deus (16); da deus (173); da deus ere (21); dago deus (39); daki deus (14); dakigu deus (7); dakit deus (15); dela deus (39)
deus adierazi (10); deus aditu (9); deus aipatu (14); deus aldatu (19); deus aldatuko (12); deus aldatzen (11); deus arrarorik (16); deus aurkitu (12); deus aurkitzen (7); deus baino (18); deus baino lehen (7); deus balio (35); deus berezirik (32); deus berriagorik (11); deus berririk (35); deus berririk ez (11); deus egin (165); deus egin gabe (24); deus eginen (7); deus egiteko (8); deus egitekorik (12); deus egiten (46); deus egiten ahal (8); deus egiten ez (7); deus egiterik (27); deus egiterik izan (7); deus eman (17); deus entzun (21); deus entzuten (14); deus erabaki (8); deus erantzun (32)
deus ere (614); deus ere biderako (11); deus ere egin (42); deus ere egiten (9); deus ere ekarten (9); deus ere esan (14); deus ere esaten (9); deus ere ez (113); deus ere jakin (13); deus ere ulertu (7); deus ere ulertzen (16); deus erraitekorik (10); deus erraiten (8); deus erran (78); deus erran gabe (25); deus erran nahi (13); deus erraten (10); deus esan (172); deus esan ez (8); deus esan gabe (39); deus esan nahi (12); deus esanen (7); deus esango (9); deus esateko (8); deus esatekorik (9); deus esaten (47); deus esaten ez (7); deus eta (8)
deus ez (624); deus ez bailitzan (11); deus ez baita (9); deus ez da (57); deus ez dago (9); deus ez dela (32); deus ez duela (9); deus ez zekiela (12); deus ez zela (7); deus ez zuen (7); deus ezin (21); deus falta (7); deus frogarik (10); deus gabe (12); deus galdetu (14); deus galdu (10); deus galtzeko (16); deus galtzekorik (7); deus garbitasunik (9); deus gehiago (20); deus gehiagorik (8); deus gertatu (39); deus gertatu ez (16); deus gertatuko (17); deus gertatzen (19); deus gisaz (11); deus guti (110); deus guti behar (8); deus gutxi (85); deus handirik (16); deus hoberik (10); deus holakorik (9); deus ikasi (10); deus ikusi (22); deus ikustekorik (73); deus ikustekorik ez (26); deus ikusten (31); deus izan (8); deus jakin (29); deus jakin gabe (7); deus jakin nahi (9); deus jan (9); deus jaso (7); deus jokoan (7); deus larririk (8); deus lortu (11); deus makurrik (14); deus nahi (12); deus onik (68); deus onik ez (16); deus positiborik (8); deus txarrik (19); deus ulertu (16); deus ulertzen (23)
diat deus (10); dio deus (13); diot deus (9); dira deus (7); du deus (221); du deus balio (7); du deus egin (12); du deus ere (12); du deus erran (9); du deus esan (10); du deus esaten (7); du deus galtzeko (7); du deus ikustekorik (11); dudala deus (11); duela deus (61); dugu deus (59); dugu deus egin (8); dugula deus (10); duk deus (13); dut deus (88); dut deus ere (15); dute deus (96); dute deus egin (11); dute deus ere (13); dutela deus (23); duzu deus (33); duzu deus ere (8); edo deus (16); elkarri deus (8); ere deus (29); eta deus (100); eta deus ere (11); eta deus ez (26)
ez baita deus (9); ez baitu deus (18); ez baitute deus (8); ez baitzen deus (11); ez da deus (152); ez dago deus (38); ez daki deus (13); ez dakigu deus (7); ez dakit deus (15); ez dela deus (37); ez deus (36); ez diat deus (9); ez dio deus (12); ez diot deus (9); ez du deus (205); ez dudala deus (9); ez duela deus (58); ez dugu deus (45); ez dugula deus (9); ez duk deus (12); ez dut deus (79); ez dute deus (91); ez dutela deus (21); ez duzu deus (23); ez genuen deus (9); ez hartu deus (11); ez nion deus (19); ez nuela deus (9); ez nuen deus (65); ez zaio deus (8); ez zegoen deus (11); ez zekien deus (11); ez zen deus (66); ez zidan deus (20); ez zien deus (7); ez zion deus (21); ez zitzaidan deus (9); ez zuela deus (32); ez zuen deus (166); ez zuten deus (50); ezin deus (13); ezin du deus (9); ezin dugu deus (11); ezin duzu deus (7); gabe deus (12); galtzeko deus (12); gehiago deus (10); genuen deus (10); haatik deus (8); hari deus (7); hartaz deus (9); hartu deus (11); hartu deus ere (11); horrek deus (12); horretan deus (9); horretaz deus (11); ia deus (22); ia deus ere (8); inori deus (16); izan zuen deus (8); izan zuten deus (13); kontra deus (7); nik deus (16); nion deus (19); nuela deus (10); nuen deus (67); nuen deus ere (15); nuen deus esan (9); oraindik deus (9); oraino deus (12); orduan deus (7); zaio deus (12); zegoen deus (11); zekien deus (13); zen deus (71); zen deus ere (8); zen deus gertatu (11); zezakeen deus (9); zidan deus (20); zidaten deus (7); zien deus (7); zion deus (25); zitzaidan deus (9); zuela deus (34); zuela deus ere (7); zuen deus (181); zuen deus egin (9); zuen deus ere (22); zuen deus erran (8); zuen deus esan (28); zutela deus (7); zuten deus (66); zuten deus egin (15); zuten deus ere (11)
alegia deusez (8); alegia eta deusez (29); bertze deusen (7); beste deusek (12); deusek ere (24); deusek ere ez (14); deusek ez (58); deusek ez du (11); deusen beldurrik (7); deusen eskasik (29); deusetarako balio (15); deusetarako balio (15); deusetarako ez (16); deusetarako ez (16); deusetaz ohartu (7); du deusen (7); eta deusen (12); eta deusez (32); eta deusez (32); ez deusen (9)