Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deun 1 izond santua.

Herri zintzo baten askatasun deunaz ari nintzan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 57. orr.

Gogoratu nola ezkutatzen den jainkotasuna, alegia, nola ezezta litzakeen etsaiak eta ez duen egiten, eta nola uzten duen bere gizatasun txit deuna hain gogorki jasaten. zeren ez baita seme-beldurra bakarrik gauza ona eta guztiz deuna, baita morroi-beldurra ere; eta gizonak gauza hoberik iristen ez duenean, asko laguntzen du bekatu larritik irteteko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.

Idazti Deunak jainkotzearen nemesi moral eta intelektuala protestanteen morrontza izan zen, trentotar katolizismoak, artean apaizgoan oinarrituak, izan ez zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

2 (pertsona izen baten eskuinean)

Agustin deuna tradizio filosofiko-teologiko asko biltzen dituen aro baten eledun dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 7. orr.

Jende asko izan da Jose deunaren zaindaritza nahi izan duena: hor daude arotz eta zurginak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 120. orr.

-Andre Deuna Mari Martxoko, gure behia larrean aseko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 124. orr.

Biak joan ziren Epifanio deunaren omenez eraikitako elizara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Haurra zela, beti ikusten zuen bere herrixkako elizan Santiago Mairu-hiltzaile Deunaren irudi bat, bere zaldi zuriaren gainean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agustin deuna (5); agustin deunak (9); agustin deunaren (11); agustin deunarentzat (3); ander deuna (8); ander deuna ikastolako (4); deuna ikastolako (4); deuna ikastolako zuzendariak (3); sopelako ander deuna (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus