Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehergailua biziki lanjerosa denez, badakizue, detonagailua kargarekin ez batu azken momentua arte, eta erlojuarekin ere kontua izan, orratz handia kendu eta txikia utzi borne elektrikoarekin kontaktua egin dezan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 337. orr.
Bigarren Mundu Gerraren ostean garatu ziren hidrogeno-bonbek (hau da, fusio-bonbak) leherrarazteko fisio-bonba txiki bat erabili behar izaten zuten detonagailu gisa. Berria - Gaiak 2004-11-27
Atzerapenez eztanda egingo dute gero haiek detonagailuari berriro sakatzen diotenean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 184. orr.
Artisau bonbak zartarazteko detonagailuak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 52. orr.
Erabilitako lehergai mota, aurkitutako detonagailuen ezaugarriak, [...]. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.
Madrilgo sarraskian bezala, detonagailuak kobrezkoak ziren. Berria - Mundua 2004-04-03
Detonagailuetan erabiltzen den tritioa da minbizia eragiten duena. Berria - Mundua 2004-03-07
Europan ere gerraren espoletak detonagailuan jo du-eta, itxurazko bakea lehertu egin da Alemania Polonian sartu eta Ingalaterrak eta Frantziak hari gerra aldarrikatu diotenean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.
Izan ere, klitoriaren mokoan hainbat eta hainbat ukipen errezeptore daude bilduta, eta horregatik da makina lehergarri baten detonagailua bezala. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.
Poliziaren arabera, detonagailu eta leherkari zantzuak aurkitu dituzte etxean. Berria - Mundua 2004-03-28
detonagailu eta (3); detonagailuak eta (3)