Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Kausalitateak", berriz, lege naturalen bat inplikatzen du eta, horren arabera, kausa eta efektua modu deterministan lotzen ditugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.
Mundua ez da determinista, ez dago ziurtasun osoz esaterik kausa batek zer-nolako efektua izango duen. Berria - Harian 2005-02-11
"Askatasuna" gogoaren ezaugarri ukaezina da, alegia, ez dago lege zurrun eta deterministarik gogo-egoerak aurreikusi eta azalduko dituenik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.
Nekez uka daiteke, ordea, arazoari irtenbidea eman nahi bazaio, gutxi laguntzen dutela hurbilketa edo hausnarketa deterministek eta partzialek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.
Agustin ez da, greziarrak bezala, fatalista, ez eta determinista ere; Historiaren ikuspen probidentzialista defenditzen du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 28. orr.
Arazoa da [...] gaitzaren analisiari ekiteko hartu den tresneria intelektualak berak -positibista izan gura baita- nahitaez gure ibilaldia kalezaku determinista batera ez al duen kondenatzen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 164. orr.