Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

determinismo 1 iz gertaerak eta egiteak, eta orobat jokabide moralak, aldez aurreko arrazoien mende daudela dioen filosofia-dotrina, gizakiari borondate askea ukatzen diona.

Gorputzaren determinismoak bete zuen bere eginbide mekanikoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 114. orr.

Joera marxistan, beraz, determinismo ekonomikoa da nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

1970eko hamarkadan garatu zen soziobiologiak determinismo genetikoa aldarrikatzen zuen giza portaera azaltzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Determinismo biologikoaren bertsiorik baldarrenaren oinarriak jarri dituen doktrina multzoa gorpuztuz joan direnen erantzukizuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.

Determinismo teknologikoaren bertsiorik gogorrenetan, gainera, teknologia hartzen da gizartearen konposizioa eta egituraketa-moduak determinatzen dituen faktore nagusitzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Agustin deunak ez dio lekurik uzten determinismo teologikoari, nahiz eta Jaungoikoak aurrez jakin zer aukeratuko dugun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 18. orr.

Naturak gizakiari muga gaindiezinak ezartzen dizkion arren, determinismo moral guztien kontra zegoen Kant.  Berria - Kultura   2004-02-15

Globalizazioari buruzko beste mito edo auzi garrantzitsua prozesuaren determinismoarena da: globalizazioa "geldiezina" eta "ahalguztiduna" da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.

Aspalditik determinatua nintzen, determinismoz eta ez determinazioz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Iturri bertsutik edaten dute: [...] ekonomia determinismoaren uretatik, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

determinismo teknologikoaren (5); eta determinismo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus