Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Landek frogatu zuen, ordea, kolorearen determinazioa ez zela ez leku batekoa ez absolutua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.
Ikuslearen eta irudiaren arteko harremanaren determinazio fisiologikoak eta psikologikoak [...] ez dira aski, jakina, harreman hori oso-osorik deskribatu ahal izateko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.
Izan ere, ez determinazio absolutuak, ezta erlatiboak ere, ezin dira begietsi hauei lotuak dauden gauzen izatearen aurretik, eta beraz, a priori. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.
Denboraren determinazio transzendental bat, berriz, kategoriarekin homogeneoa da (beronek determinazio horren batasuna osatzen baitu), orokorra den eta apriorizko arau batean funtsatzen den heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.
ETAren erabakiarekin batera, etorri behar dute beste erabaki, beste determinazio, beste akordiorako gaitasun batzuek. Berria - Harian 2006-03-26
Produkzio-harremanen, determinazio ekonomikoen eta klaseen arteko borrokaren azterketa historikoaren bidez. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 19. orr.
EAJko lehendakari Josu Jon Imazek, herriek «determinazio librerako eskubidea» duten bezala, emakume eta gizonen arteko harremanean eskubide bera errespetatu behar dela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Kontseiluak sei helburu izango lituzke: «Bakea, giza eskubide guztiak pertsona guztientzat», «indar politiko guztien legeztatzea», «nazio kontzientzia eta eraikuntza», «soberania eta determinazio askea», «lurraldetasuna eta subjektu nazionala» eta «gizarte integratua». Berria - Euskal Herria 2004-01-18
Egitasmo handietarako beharrezkoak diren determinazio eta kuraia falta zaizkigu. Berria - Harian 2005-05-31
Bozen ahotsa, determinazioa, zuzentasun intelektuala gustatu zitzaizkion. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 14. orr.
Haren ibilerak asmo edo xederen batek bultzatua zirudien, zangoak -gorputzeko beste atal guztien gainetik- adimenari berari gailendu balitzaizkio bezala, ibilbidea hautatzeko determinazioan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.
Aspalditik determinatua nintzen, determinismoz eta ez determinazioz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 65. orr.
Segurtasun indarrek lanean «determinazio osoz» jarraituko dutela adierazi zuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-09
Nagusiak irakatsi zuhurtasun eta determinazioaz jokatzen zen Txoko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 9. orr.
Harreman hori irudiekiko harreman indibidual oro biltzen duten eta hartan eragina duten determinazio multzo baten barruan harturik dago, gainera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.
Harremanen joko honek determinazio-hastapen bat osatzen du eta berak -emaniko diskurtso baten baitan- baimentzen ditu edo baztertzen ditu zenbait enuntziatu. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.
Determinazio erakustaldia egin behar da prozesua trabatu nahi dutenen aurrean. Berria - Euskal Herria 2006-03-08
Hautemapen guztien denborazko hartuemanean a priori determinatuta dagoen batasun sintetiko hori denbora-determinazio enpiriko guztiek denbora-determinazio orokorren erregelen menpean egon behar dutela dioen legea da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.
Esan dezatela argi eta garbi: autodeterminazioa ez, hetero-determinazioa da bidea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 69. orr.
barneko determinazio (3); baten determinazio (4); bere determinazio (9); beren determinazio (4); denbora determinazio (11); denboraren determinazio (6); determinazio bat (5); determinazio gisa (13); determinazio guztiekin (3); determinazio guztien (3); determinazio hau (3); determinazio hori (4); determinazio oinarri (3); determinazio oro (4); determinazio ororen (4); determinazio osoa (8); determinazio osoaren (14); determinazio osoaren oinarrian (3); determinazio osoz (3); determinazio soil (5); determinazio soil gisa (4); eta determinazio (8); gauza baten determinazio (3); izatearen determinazio (4); nire izatearen determinazio (3)
barneko determinazioak (4); baten determinazioa (4); berbaitango gauzen determinazioak (3); bere determinazioa (4); bere determinazioaren (5); bere determinazioen (3); denboraren determinazioaren (3); determinazioa baino (4); determinazioa baino ez (3); determinazioa da (5); determinazioa den (3); determinazioa ere (3); determinazioak besterik (3); determinazioak besterik ez (3); determinazioaren baldintza (3); determinazioaren bitartez (4); eta determinazioa (3); gauzen determinazioak (4); objektuaren determinazioa (3)