Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

determinatzaile izond/iz determinatzen duena.

Izan ere "langabeziaren determinatzaile estrukturalak ez badira aldatzen", langabeziak berriz ere gora egingo baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 139. orr.

Zientzia-ezagutzaren eraketan esperientzia berak (bakar batek, alegia) kontzeptualizazio teoriko anitz onartzen dituenez, esperientzia ahalke da bere baitan zientziaren eraketa teoriko-kontzeptuala determinatzeko, eta funtzio determinatzaile hori faktore sozialen esku geratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Askatasun transzendentalak arrazoimen hau bera sentsuen munduaren kausa determinatzaile orotatik beregaina izatea eskatzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 270. orr.

Murriztapen burugabea litzateke, nahiz eta Francoren ikuspenen azken eragilea lobulu tenporaleko epilepsia eta "oroimen" krisialdiak izan, haren oroimenaren eta artearen determinatzaile bakarrak hor daudela uste izatea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

Hizkuntza semitikoek, adibidez, alborakuntza soilez adierazten dute izen determinatzailearen eta izen determinatuaren arteko erlazioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus