Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

determinatu, determina, determinatzen 1 du ad mugatu; zehaztu; ondorioz ekarri.

Eraikuntza diegetiko guztiak, izan ere, gizartean izan lezaketen onargarritasunaren arabera mugatuak dira, gizarte batean indarrean dauden konbentzioek, kodeek, sinbolismoek determinatuak, beraz. Giza jokaeraren alderdi jakin batek osagarri genetiko bat izateak ez du inolaz ere esan nahi geneek soilik determinatua denik alderdi hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 231. orr.

Analogia bera ere kodetua dela esaten du, eta horrenbestez kulturak determinatua mutur batetik bestera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.

‘Nik pentsatzen dut'-ek nire izatea determinatzeko ekintza adierazten du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 290. orr.

Eta egin behar hori ez datza arrazoimenak determinaturiko nahimenean, arrazoimenaren eta ororen erro den gogoan bertan baizik, maitagogoan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 46. orr.

Nola konpontzen dira zelularen eta organismoaren tasunak determinatzeko?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

Geneak bere baitan dauka proteina jakin baten egitura determinatzen duen informazioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Egituren eta kimika zelularraren materiala determinatzen duten geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.

Batasuneko Mahai Nazionala erabat determinatuta dago.  Berria - Harian   2006-03-26

Intentsioa, ostera, estentsioa determinatzen duen funtzio bat da: mundu posibleetatik estentsioetara doan funtzio bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Gobernamenduak herrialde baten politika determinatzen duten baloreak, arauak eta printzipioak azpimarratzen ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 92. orr.

Berezko ordena razional edo natural horrek determinatzen du moral baten objektibitatea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.

Jainkoak zerbaiten egitera determinatzen duen edozein gauzak ez du bere burua determinatugabea berez egiten ahal.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 85. orr.

• 2 da/du ad erabaki.

Aspalditik determinatua nintzen, determinismoz eta ez determinazioz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

Eskubide kolektiboen eta beren buruak eta beste askorenak determinatzeko ahalaren jabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Existitzen den edozein gauzak adierazten du Jainkoaren ahalmena, modu zehatz eta determinatu batean gauza guztien kausa dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 105. orr.

Esnetegiaren ateetako isiltasun determinatuak gintuen urtero harritzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

· (gramatikan) Hizkuntza semitikoek, adibidez, alborakuntza soilez adierazten dute izen determinatzailearen eta izen determinatuaren arteko erlazioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.

4 ezin determinatuzko

Ez naiz hasiko elektroiaren gorabeherekin, ez naiz ariko haren ibilbide ezin determinatuzkoaz, haren posizioa eta momentua (noiz-nongoak) batera jakin ezinaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

determina daiteke (5); determina dezake (4); determina dezakeen (3); determina la (3); ezin determina (4); soilik determina (4)

adigai determinatu (3); arabera determinatu (4); bitartez determinatu (5); bitartez determinatu behar (4); denbora determinatu (3); determinatu ahal (17); determinatu ahal izango (6); determinatu ahal izateko (7); determinatu bat (7); determinatu batean (5); determinatu baten (3); determinatu batera (3); determinatu behar (16); determinatu behar da (3); determinatu eta (6); determinatu ez (3); determinatu ezin (3); determinatu gabe (8); determinatu gabe geratzen (3); determinatu gisa (3); determinatu izan (4); determinatu izan du (3); ere determinatu (3); eta determinatu (8); gelditzera determinatu (3); zehatz eta determinatu (4); zehazkiago determinatu (5)

arabera determinatua (5); batek determinatua (3); bitartez determinatua (4); determinatua da (7); determinatua dago (6); determinatua dagoela (3); determinatua dagoen (7); determinatua dela (4); determinatua den (13); determinatua den bezainbatean (3); determinatua eta (6); determinatua izan (6); determinatuak dira (3); determinatuak diren (3); determinatuak izan (3); determinatuak izan daitezkeen (3); determinatuko lukeen (3); egitera determinatua (6); ere determinatuak (3); muga determinatuak (3); osoki determinatua (3); zehatz eta determinatuan (3)

a priori determinatuta (6); arrazoimenak determinatutako nahimenean (3); determinatuta dago (3); ezein adigai determinaturik (4)

a priori determinatzeko (4); a priori determinatzen (9); arabera determinatzen (15); arabera determinatzen duen (3); arabera determinatzen dut (3); batek determinatzen (8); bera determinatzen (4); bitartez determinatzen (3); denboraren arabera determinatzen (4); determinatzen ahal (3); determinatzen baldin (3); determinatzen da (5); determinatzen den (3); determinatzen dituen (10); determinatzen dituen zientzia (3); determinatzen dituzten (7); determinatzen du (26); determinatzen duela (4); determinatzen duen (37); determinatzen duen heinean (3); determinatzen duena (6); determinatzen dugu (3); determinatzen dut (4); determinatzen dute (5); determinatzen dutela (4); determinatzen duten (15); determinatzen ez (11); determinatzen ez duen (3); egitera determinatzen (5); egoera determinatzen (3); gisa determinatzen (3); izpiritua determinatzen (3); osoki determinatzen (3); zerbaiten egitera determinatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus