Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1962an Etxebarriko Bandak laminazio fabrikan-eta egindako greba gogorren ondorioz, laurogeitaka detentzio eta kartzelatze gertatu ziren. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 96. orr.
1967 eta 1968ak, bereziki salbuespen aldian, detentzioak emendatzea dakarte. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 97. orr.
La Santé-ko kartierretik atera eta detentzione normalean sartu bezain laster, ibiltokira atera nintzen euskal presoen atxemaitera. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 115. orr.
Kantuz aritzea debekatua delakotz, sobera harrabots egiten nuelakotz eta detentzionea trabatzen, baita euskaraz ari nintzelakotz ere eta mezu batzuk pasarazten ahal nituelakotz ene kantuaren bidez zaintzaleak deus ulertu gabe. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 86. orr.
Detentzio luzeak: susmagarriak 60 egun arteko epean izan ditzakete giltzapean, epailearen aurrera eraman gabe. Berria - Mundua 2004-07-08
Guantanamon, gaur egun, 500 preso inguru giltzapetuta daude, detentzio baldintza eta defentsa eskubideetarako nazioarteko arau guztietatik kanpo. Berria - Mundua 2006-01-12