Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1958ko ekainean detenitu zuten Dodaka. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 179. orr.
-Detenitu eginen zintuzkete eta Espainiara deportatu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.
Ematen zuen jendea detenitzen ari zirela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.
Isilpean detenitutako preso hauen kasuek agerian ezartzen dute, [...]. Berria - Mundua 2004-06-19
Atxilotze epea luzatu diete asteartean detenitutakoei. Berria - Euskal Herria 2004-11-05
Informazio agentziek adierazi zutenez, detenituak atxilotu eta berehala eraman zituzten Guardia Zibilak Madrilen duen egoitza nagusira. Berria - Euskal Herria 2004-11-03
Larunbata arte, Baionako polizia etxean izan dute detenituta Askatasunako kidea eta larunbatean eraman zuten Parisera. Berria - Euskal Herria 2004-12-14
Kuartelera hurbiltzen ziren detenituen senitartekoei ez zietela pasatzen uzten, eta atxilotuen oinaze oihuak entzuten zirela alboko etxeetatik, batez ere goizaldean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 355. orr.
detenitu zuten (4)